Irakurriena
- 1. Fagor Ederlan Tafallak kooperatibizazio prozesua burutu du
- 2. Europan bakarra den laboratorioa
- 3. Enplegagarritasuna, helburu partekatua
- 4. LANA, nazioartekotze saria
- 5. "Irtenbide osoetara jo behar dugu, osagai soilari balio gehigarria emanez"
- 6. Marijo Pagalday, MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 7. Asier Elorza (Mundukide): “Kooperatibak dira Mundukideko kooperanteen harrobirik onenak”
- 8. Talentua, berrikuntza eta patenteak
- 9. Debagoieneko bi energia komunitate berri babestuko ditu Fagor Taldeak
- 10. Orbik jaio da, industria arloari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko Ikerlanek sortutako enpresa
The New Yorker aldizkariak MONDRAGON bisitatu du

Kasu honetan Nick Romeo izan da, The New Yorker aldizkari estatubatuar ezagunaren kazetaria. Apirilaren 24an iritsi zen Arrasatera, Esperientzia Kooperatiboari buruzko erreportaje bat egiteko asmoz. Nick Romeok hainbat kooperatibatan egin du bisita aste osoan —hala nola Danobat, Ikerlan, Soraluce, Mondragon Assembly, LagunAro, Mondragon Unibertsitatea, Fagor Automation edo Arizmendi Ikastola—, eta elkarrizketa ugari egin ditu MONDRAGON kooperatiba-eredua eta haren etorkizuneko erronkak hobeto ezagutzeko.
Gainera, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, José Antonio Altuna (JMA enpresaren sortzailea), Fred Freundlich Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Iñigo Ucin MONDRAGON Kontseilu Nagusiko lehendakaria ere elkarrizketatu ditu.
Bisita horren ondoren, erreportaje bat argitaratuko da The New Yorker aldizkarian. Gainera, ekonomia bidezkoago eta iraunkorrago bati buruz idazten ari den liburuan MONDRAGONi kapitulu berezi bat eskainiko zaio.
Argazkian, Nick Romeo Osintxuko Soraluce lantegira egin duen bisitan, Rafael Idigoras kooperatibaren zuzendariarekin. Soralucek fabrikatutako lehen produktuaren ondoan.