Staff Eventos-ek Cikautxoren batzar hibrido-telematikoa ekoiztuko du

Ekainaren 13an egingo da, formatu berritzaile batekin, aurrez aurreko modalitatea eta online modalitatea konbinatuko dituena eta baldintza tekniko eta legal guztiak beteta.
Card image cap
2020/06/10

Ausolan Taldeko Staff Eventos teknologiari esker, Bizkaiko kooperatibak telematikoki egin ahal izango du Batzar Orokorra, aurrez aurreko modalitatea eta online modalitatea konbinatuz. Garai berrientzako irtenbidea da, eta kalitate, pribatutasun eta segurtasun handiko 360º-ko zerbitzua proposatzen du. Horrez gain, ezaugarri horietako gertakizunak behar dituzten komunikazio-, antolamendu-, teknologia-, lege- eta diseinu-alderdi guztiak betetzen ditu.

Staff-ek diseinu korporatibo guztiz pertsonalizatua du Cikautxo enpresarentzat, kooperatibako bazkideentzat presentziazko modalitatea izateko aukera ematen du, osasun-prebentzioari buruzko araudiaren araberako edukiera-muga guztiak errespetatuz, eta 9.000 lagun arte online konektatuta. Era berean, eIDAS Europako Araudiaren 910/2014 Arauari jarraiki, konektibitate-elementuak eta botoa autentifikatzeko sistemak ere eskaintzen ditu, parte-hartzearen eta botoaren legezkotasun zorrotza ziurtatuz.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.