Automoziorako moduluak eta sistemak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala
Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Pertsonen Gestiorako VI. Foroa urriaren 31n
9:00etatik 11:00ak arte iraungo du lehen mahai-inguruak. Bertan egungo egoera eta 2014rako jarraibide korporatiboez hitz egingo du Mikel Zabalak.
Ordu erdiko atsedenaldiaren ondoren, 11:30ean hasiko da bigarren mahai-ingurua. ‘Pertsonen Kudeaketa nazioartekotutako enpresetan’ izenburua izango du eta kooperatibetako zanbait arduradun egongo dira. Ponentea Zigor Ezpeleta izango da eta lau kooperatibaren esperientziak aztertuko dira: Cikautxo (Juan Luis Urrutia), Fagor Industrial (Iñigo Larrea), Orona taldea (Unai Goti) eta Batz (Koldo Ugaldea).
12:30tik 13:30ra Autogestioa eta positibotasunaren inguruan Yolanda Lekuonak hitz egingo du.
Bazkal ondoren, Carolyn Taylor-ek Kultura garapenari buruzko hizkuntzen gainean hitz egingo du. Carolyn Taylor munduko erreferenteetariko bat da erakundeetan kultura garatzeko prozesuei dagokienez. Aholkulari ospetsua da nazioartean, eta mundu zabalean dihardu ikastaroak, tailerrak eta mintegiak ematen (Estatu Batuak, Hegoafrika, Australia, Europa eta Latinoamerikako zenbait herrialde). Giza portaera sakonki aztertu du. Hogei urteko eskarmentuan oinarritutako Walking the Talk metodologia azaltzen du bere Walking the Talk: Building a culture for Success (Random House, 2005) liburuan. Estrategia, kultura eta lidergoa lerrokatzeko metodoa bat egitea izan da bere ekarpen garrantzitsuenetariko bat.
Izena emateko Maria Uribarren-i idatzi muribarren@mondragoncorporation.com helbidera, edo 943-712330 telefonora deitu.