Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
'Pertsonak 4.0' arloaren gaineko jardunaldia Enpresagintzan
Talentuarentzat enpresa erakargarriak izatea nahi badugu, pertsonen beharrak eta ongizatea erakundeen plan estrategikoen oinarrian jarri beharko dira. Nola konbentzitu zuzendaritza langilegoaz zaintzea premiazkoa dela? Arlo horren inguruan jardunaldia antolatu du Enpresagintzak urriaren 26an, Oñatin.
Nola erabili ongizate emozionala enpresaren estrategiaren oinarri modura? Nola eman protagonismoa bizi kalitateari lan arloan? Hauek dira jardunaldian landuko diren gaietako batzuk, argumentu eta tresna erabilgarriak eskainiz erakundeei gizatiarragoak eta osasuntsuagoak izaten laguntzeko.
Gonbidatutako aditua: Christine Loos
Enpresen arrakasta lortzeko gakoa lan eremuan ongizatea kudeatzea dela uste du Christine Loosek. Horregatik osasun psikologikoaren sustapenean aritzen da lanean,eta baita enpresei beren kultura eta organizazio ereduak pertsonak kontutan hartzen dituen estrategietarantz bideratzen laguntzen. Stimulus Consultoría ongizate eta lan osasun gaietan aditua da, eta EAEFko presidentea da.
Egitaraua
Izen-ematea: https://goo.gl/UCsrdA
9:00-9.20 Akreditazioa, ongi etorria 9:20-10:00 "Talentuaren kudeaketa industria 4.0 testuinguruan". Saioa Arando, Enpresagintzako Pertsonak Lankidetzan Saileko Arduraduna 10:00-11:30 "Ongizatea emozionala lehiakortasun estrategia gisa". Christine Loos, Stimuluseko Zuzendaria eta EAEFeko (Employee Assistance European Forum) Presidentea 11:30-11:45 Kafea 11:45-12:45 Elkarlanerako tartea 12:45-13:00 Ondorioak eta itxiera |