Otsaileko TU lankide aldizkarian Interkooperazioaren gaineko mahai ingurua

Ainara Basurko, Azaro Fundaziokoa; Mikel Orobengoa, ISEAko zuzendaria; Javier Sotil, MONDRAGON Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako presidenteordea; eta Vicente Atxa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria elkartu genituen Otalora Jauregian Interkooperazioaren gaineko mahai-inguruan. Guztientzat “etorkizunari aurre egiteko MONDRAGONek tinko eutsi beharko dio interkooperazioaren erronka estrategikoari”
Card image cap
Ezkerretik eskumara Javier Sotil, Ainara Basurko, Mikel Orobengoa eta Vicente Atxa.
2013/02/15

Ikuspegi erreflexiboa, teorikoegia agian, gordina beste kasu batzuetan… Interkooperazioaren gainean sakontasunez hausnartu zuten Mikel Orobengoak, Javier Sotilek, Ainara Basurkok eta Vicente Atxak TU lankiderentzat. Ekarpen interesgarriak egin zituzten, balioa erantsiz interkooperazioaren arloari eta etorkizunera begira bideak proposatuz.

Guk, protagonistek esandakoak labur-labur jaso eta aurrerapen gisa, otsailean argitaratuko dugun mahai-inguruan esandakoak batu ditugu. Otsaileko paperezko TU lankiden, lau orribeteko hausnarketa irakurri ahal izango dute gure irakuleek.

Ainara Basurko

Ainara Basurko: interkooperazioa gure ADNan dago, baina kontzeptua aldatzen ari da eta gaur egun emaitza ekonomikoekin lotzen dugu eta ez horrenbeste arlo sozialarekin. Hala ere, MONDRAGONen oso konprometituak jarraitzen dugu gure inguruarekin, enpresa globalak gara baina konpromiso lokal handiarekin.

Mikel Orobengoa

Mikel Orobengoa: bidai orria ondo definituta dago eta orain interkooperazioaren sustapenean lan egin behar dugu, ikaskuntzaren logikarekin, guztion artean eta aldi berean aurkikuntzak eginez.

Javier Sotil

Javier Sotil: MONDRAGONen azken kongresuaren ponentzian jasota eta onartua dago. Balio handiko edo erantsiko proposamenak landu behar dira, eta ez bada horrela, gure korporazioko kooperatiba askok etorkizun latza dute. Mondragon Automozioaren eredua balizkoa da, arlo horretan mundu mailako hornitzailea zara edo jai duzu.

Vicente Atxa2

Vicente Atxa: Ezagutzaren arloan interkooperazioa arrakastatsua izan da eta baditugu hamaika adibide horren erakusle: Mondragon Unibertsitatea, Alecop, Mondragon Lingua, Ikerlan… gehienek bakarka bete ezin zuten helburuei aurre egin behar izan diete taldean eta oinarrizkoa izan da enpresen garapenean.