Otsailak 11: Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna

Eguna ospatzeko, Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Euskadiko DBH, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleekin batera, era desberdinetako ekintzak egingo dituzte.
Card image cap
2021/02/04

Gaur egungo une historiko honetan, zientzia eta ikerketa funtsezkoak bilakatu dira Covid19-aren pandemiari irtenbidea emateko, eta, horregatik, premiazkoagoa da pertsona guztiak, bidean talenturik galdu gabe, neskei eta emakumeei gazteetatik arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzea, testigantzen eta hausnarketen bidez eta gizarte osoak arlo zientifiko eta teknologikoetan benetako garapen akademiko eta profesionala edukitzeko aukerak izatea.

EGITARAUA.PNG

Horretarako, hiru atal desberdinez osaturiko programa antolatu da. Hasteko, arlo zientifikoan profesionalki aritzen diren Gipuzkoako 2 emakumeekin elkarrizketa egingo da, zuzeneko konexioan, streaming bidez, bukaeran beraiei galderak luzatzeko aukerarekin.

Jarraian, otsailaren 1etik aurrera, instagramen zintzilatu diren argazki+lelo lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera emango dira. DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek, emakume zientzialarien belaunaldi berriak aukera-berdintasunean oinarritutako bide akademiko eta profesionaletara inspiratzeko sortutako argazki-eslogan lehiaketaren argazki guztiak hurrengo Instagram kontuan ikusgai egongo dira:  https://www.instagram.com/neskaemakumezientzialaria/. Irabazlea, “LIKE” gehien dituen proposamena izango da.

Azkenik, Garaia Parke Teknologikoak zientzia eta teknologia arloko unibertsitateko ikasle zein profesionalak jasoko ditu antolatuko tertulian. Emakumeek zientzian duten egoera errealaren inguruan hitz egin, hausnartu eta eztabaidatzeko gunea. Espazio honetan, erakunde antolatzaileek (PTGaraia eta MGEP)  sortutako ideia eta ikuspuntu desberdinekin infografia bat sortuko dute, etorkizunean lantzeko lagungarria izango zaielarik.

Informazio gehiago edo argazki-eslogan lehiaketan parte hartu nahi izan ezkero, idatzi hurrengo helbide honetara: nez.mgep@mondragon.edu

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea