Irakurriena
- 1. MONDRAGONek BIHAR abiarazi du, adinekoak eta mendekotasuna dutenak etxean zaintzeko ekimena
- 2. Seul-etik MONDRAGON ezagutzera
- 3. Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!
- 4. 20 urteko ibilbidea egin du GSRk
- 5. HIREKIN zentroaren lehen harria jarri dute
- 6. 2022 iruditan
- 7. Interkooperazio eta elkartasun mekanismoen balioa, TU Lankideren azaleko gaia
- 8. ‘Hazia’ musikala ETBn ikusgai
- 9. %12,35 igo da TULANKIDE.COM-eko bisitarien kopurua 2022an
- 10. LANKIko ikertzaile Igor Ortegak bi liburu berri kaleratu ditu
Ospakizun eguna Embega Kooperatiban

Embega, 1971 urtean sortu zen eta 1972an ekin zen enpresa aktibitatearekin Bilatortan, Nafarroan. Etxetresna elektrikoentzat elementu dekoratiboak fabrikatzen ditu, gizon-makinaren interface soluzioak eta baita hermetikotasun juntak ere. Osagaien Dibisioko parte da Embega, MONDRAGON Korporaziokoa, eta gaur egun 130 pertsonako lan-taldea ari da bertan, horietatik 115 lan-bazkideak.
Urteurren sasoia
Urte osoan zehar, Bilatortako kooperatibak (Lizarrako Merindadea) ekimen eta ospakizun ekintza ugari egin ditu: kirol arlokoak, ate-irekien jardunaldiak, argazki erakusketak, scape room irteerak eta beste zenbait. Hala, ostiral honetan, ekintza horiei guztiei amaiera emateko festa handia egingo dute.
Goizeko 10etatik aurrera kirol jarduerekin hasiko dira eta hiruretan bazkaria izango dute. Ondoren, eguneko unerik hunkigarriena izango da, bostak aldera, fundatzaileei omenaldia egingo diete-eta. Guztira 170 lagun elkartuko dira bazkarian, gaurko bazkide eta langileak, bazkide erretiratuak eta senide zein lagunak.
Aurrerago, Embegak ekitaldi instituzional bat egiteko asmoa ere badu, non Nafarroako politikariak, arlo ekonomikoko eta ekonomia sozialeko kideak eta MONDRAGON Korporazioko kideek parte hartuko duten.