Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Osartenek eta PSYAk lankidetza hitzarmena izenpetu dute
Osartenek, MONDRAGONen Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak, eta PSYA laneko bizi kalitatean eta arrisku psikosozialen prebentzioan espezializatutako enpresak lankidetza hitzarmen bat izenpetu berri dute.
Hitzarmen horrek aurreikusten du langileari laguntzeko zerbitzuak eta programak abian jartzea, MONDRAGON Korporazioa osatzen duten enpresentzat.
Langileari laguntzeko programa horiek onarpen eta ezarpen handia dute Europaren Iparraldeko industri enpresa handietan. Bere helburua da arduradun eta langileei zerbitzuak eskaintzea, ingurune osasungarri eta emankorrak sortu ditzaten.
Era berean, hitzarmenean aurreikusten da mintegiak eta prestakuntza ikastaroak egitea korporazioko lan arriskuen prebentzioaren arduradunentzat, erakundea osasungarria eta arrisku psikosozialik gabekoa izaten laguntzeko.
Testuinguru honetan, datorren apirilaren 26an, Arrasateko GARAIA Berrikuntza Gunean, Gestio psikosozialari buruzko jardunaldi bat egingo da, eta bertan Osartenek eta Psyak dituzten tresnak eta metodologiak aurkeztuko dira, bai eta horien aplikazio kasu arrakastatsuak ere, beraien enpresetan kasu horiek gidatu dituzten pertsonek beraiek aurkeztuta.
OSARTENeko zuzendari Jose Luis Lafuenteren hitzetan, “hitzarmen honek mugarri bat da Enpresetarako ditugun Osasun eta Ongizateko Zerbitzuen garapenean eta finkapenean, gure gaitasunak eta ingurune psikosozialaren kudeaketa iraunkorrean aditua den Psyaren moduko erakunde baten gaitasunekin osatzen baitira”
Psya Espainiako zuzendari nagusi Christopher Launayen ustez, “Osartenekin lankidetzan aritzeko hitzarmen honekin, Psyak Euskal Herriko enpresa eta industri ehunean duen presentzia indartzen du eta kooperatiben munduan enplegatuei laguntzeko programak ezartzea du jomuga”.
Psyari buruz:
Psya Asistencia Laneko Bizi Kalitatean eta Arrisku Psikosozialen Prebentzioan espezializatutako enpresa da. 1997an sortu zen eta harrez gero Psya erreferentzia bihurtu da Europan, Frantzian, Espainian eta Italian presentzia edukita. Psyaren helburua da erakundeekin elkarlanean aritzea, enplegatuen ongizatea hobetzeko asmoarekin.