Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 2. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 3. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 4. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 5. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 6. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 7. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 8. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 9. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 10. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
Orona Fundazioak eta Chillida Lekuk "Osasun Leku" ekimena aurkeztu dute
Alde batetik Orona Fundazioaren eta Chillida Leku museoaren arteko auzotasun-akordiotik eta bestetik, bi erakundeek lurraldean eragin positiboa sortzeko borondatetik jaio da Osasun Leku ekimena. Gaur egungo egoera larria denez, Orona Fundazioak eta Chillida Lekuk indarrak batu dituzte osasun-krisiak eragindako emozio-inpaktua arintzeko. Bai Chillida Leku museoak bai Orona Fundazioaren ustean, artea eta kultura ongizatea sortzen dute gizarteari onura nabarmenak ekarriaz.
Osasun Leku programa estres egoerak eta lan jardunaldi luze eta biziei jasaten ari diren osasungintzako profesionalei zuzenduta dago. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak neke fisiko eta mentala eragiten du, eta denboran luzatzen ari da.
Horrek ziurgabetasun handia eta segurtasunik eza ere eragiten ditu. Izan ere, osasun mentalean ondorio larriak ditu; alegia, loezina, antsietatea, depresioa eta estresa areagotuz.
Osasun Leku programak Chillida Lekuren ateak zabaltzen dizkie osasungintzako langileei, museora bisita esperientzia lagungarria izatea nahi du, gu zaintzen gaituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
Proposatutako jarduerak malgutasun psikologikoa, bizipen kontzientea, irekitasunean eta inplikazioan oinarritzen dira. Proiektu honek artelana zuzenean ikusteko aukera ematen du, garunean modu positiboan jarduten duen eta bizi-bultzada indartzen duen ekintza da.
Osakidetzako Juan Carlos Irurzun psikiatriako medikuak eta Chillida Leku museoko Hezkuntza eta Ikerketa sailak amankomunean eginiko lanean, koaderno bat argitaratu dute. Bertan, laguntza psikologikoa ematen duten ariketak daude. Haren edukia banaka egiteko diseinatuta dago, artelanarekiko harremana zuzenagoa eta emozionalki ere lotura haundiagoa lortuaz.
Jarduera 2021eko otsailetik ekainera bitartean eskainiko da, museoa irekita dagoen orduetan, eta doakoa izango da euskal osasun sistema publikoko profesionalentzat.
Webgunean, edo museoko leihatilan eskuratu ahal izango dute sarrera, bertan bisitan lagunduko dien koadernoa emango zaielarik.
Chillida Leku eta ongizate fisiko eta mentala
Ekimen hau Chillida Lekun egiteko diseinatuta dago. Lekuaren berezitasuna, artista unibertsal horren lana hartzeaz gain, aire zabaleko lanak naturagune batean ikusteko aukera izatea da. Naturan txertatuta egotea onuragarria da osasun mental eta fisikorako.
Alde horretatik, museoak hernaniarrei ireki zizkien ateak, udalerriaren itxiera perimetrala zela eta, herritarren ongizate fisiko eta emozionalari laguntzeko.
Orona Fundazioa eta pandemiaren aurkako borroka aringarria
Orona Fundazioa Orona talde sozioenpresarialaren irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Orona mugikortasun bertikalean Europako erreferente bat da, izan ere Europako 12 herrialdetan dago ezarrita, eta egunero 10 milioi pertsona baino gehiago hurbiltzen ditu beraien helmugetara. Zerbitzua ematen duen gizartearekin duen harremanari dagokionez, fundazioak topagune bat sortu nahi du hezkuntza, gizarte, kirol, kultura, sozio-ekonomia eta erakunde eragileekin, ezagutza eta esperientziak partekatzeko eta gizartearen garapena sustatzeko.
Covid-19ak eragindako gizarte eta osasun-krisiaren hasieran, Oronak bere baliabideak mobilizatu zituen pandemiaren ondorioak arintzeko, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera Jakioro proiektua sustatuz. Zortzi hilabetez, Euskadiko baserrietako elikagaiak jaso, prozesatu eta taper solidario bihurtu zituen, Gipuzkoako Elikagai Bankuari eta Euskadiko Gurutze Gorriari emateko. Orotara 220.000 taper atera ziren Orona-tik behar haundiena zuten pertsonengana.