Orona Fundazioa, Mondragon Unibertsitatea eta IK4-Ikerlan Zientziaren Astean elkarrekin

Zientzia eta teknologia gizarteratzeko askotariko ekintzak antolatu dituzte Orona Fundazioak, Mondragon Unibertsitateak eta IK4-Ikerlanek datozen egunetarako. Aurtengoa laugarren edizioa izango da.
Card image cap
2017/11/07

2017ko zientzia, teknologia eta berrikuntza astean hamaika ekintza burutuko dira Mondragon Unibertsitatearen Orona Ideoko Campusean. Aurten ere, laugarren urtez jarraian, Orona Fundazioak, Mondragon Unibertsitateak eta IK4-Ikerlan ikerketa zentroak bat egin dute zientzia DBHko ikasleen artean hedatzeko.

Ekitaldiak gaur hasi eta ostegunera arte luzatuko dira, eta hiru egun horietan, goizeko 9:30tik 12:30ra askotariko ekintzak egingo dira. 

Ikerketa zentro teknologikoa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa