Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Orkli-k Valmex Taldearen % 40a erosi du
Orklik, MONDRAGON Taldeko enpresa eta zuntz zeramikoko erregailu fabrikazioan espezializatuta dagoenak, Lucrezia di Cartoceto-n (Italian) kokatuta dagoen Valmex enpresaren % 40 erosi du. Enpresa horrek, ur-trukagailuak egiten ditu.
Orklik operazio honekin bere posizioa finkatzen du eta maila globalean ur beroketa sektoreko enpresa erreferente bihurtzen da. Horrela, mundu mailara produktu-gama integrala eskainiz.
Bi enpresen artean dagoen sinergia ugariek lagunduko diete produktuen irtenbide berrien eta berritzaileen garapenean. Aldi berean, bezero eta merkatu berrietako bidea erraztuko die.
Valmexen kapitalean Orkliren sarrerak Valmexek lantzen dituen proiektuen bideragarritasuna indartuko du eta jada martxan daudenen jarraitutasuna ziurtatuko du. Halaber, bi enpresen “know-how”a indartuko du tamaina eta garrantzia handiagoko proiektuei heltzea ahalbideratzeko.
Patxi Lopez Urkiola, Orkli-ko Zuzendari Nagusiaren arabera: “Eskuratze honekin behin betiko kokatzen gara hornitzaile integral bezala, nazioarteko ikuspegiarekin eta gure bezeroen behar guztiei erantzuteko ahalmenarekin. Operazio eraldatzailea eta ilusioz betetakoa da Orklirentzat. Izan ere, sektoreko aktore garrantzitsuenen artean jarriko gaitu eta konpainia bezala hazten eta Orkliren izaera berritzailea indartzen lagunduko digu”.
Lorenzo Cantarini, Valmexeko Zuzendari Nagusiaren arabera: “Valmex Taldearen akziodunetan Orkliren sarrerak hazkunde mugagabearen aukera irekitzen digu. Aldi berean, planifikatuta ditugun proiektu industrialen garapen handiagoa eta hobea ahalbideratzen du. Berrikuntzarekin dugun apustua berretsi egiten da akordio honekin”.