Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Orkli, AENORen enpresa osasungarri ziurtagiria jasotzen duen lehen enpresa industriala
Nazioartean onartutako irizpideetan eta etengabeko hobekuntzan oinarrituta, ziurtagiri honek baieztatzen du Orkliko kudeaketa sistemak langileen osasuna, ongizatea eta segurtasuna babesten dituela, baita lan ingurunearen jasangarritasuna ere.
Ziurtagiria lortzeko enpresek AENORen Enpresa Osasungarri Modeloaren baldintzak bete eta lan ingurunean eragin dezaketen arrisku-faktoreak identifikatu behar dituzte. Horrela, faktore horiek kontrolatu, gutxitu eta ezabatzeko. Beti ere, erakunde bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta. Arrisku-faktoreak lau eremutan banatzen dira: ingurune fisikoa, ingurune psikosoziala, osasun-baliabideak eta komunitatean enpresaren parte hartzea.
Orklik martxan jarri duen kudeaketa sistemak, AENORek ziurtatu duenaren arabera, langileen osasuna eta ongizatea hobetu, motibazioa bultzatu, enpresaren produktibitatea lehiakortasuna eta jasangarritasuna handitu eta osasun-kostuak gutxitzen ditu.
Orkliri buruz
1982. urtean Ordizian (Gipuzkoa) sortu zen. Gaur egun 900 langiletik gora ditu eta urtean 150 milioi euroko fakturazioa gainditzen du. Bere aktibitate nagusia hiru negozio unitatetan egituratuta dago: Segurtasun Termoelektrikoa, Berokuntza eta Ur Beroketa.
Orkli, izaera sozial nabarmena duen enpresa moduan gailentzen da. Errentagarritasuna bezeroaren, langilearen eta gizartearen alde lan eginez lortu nahi du. 30 urte baino gehiagoko ibilbide profesional baten ondoren, gaur egun, esparru globaleko eta nazioarteko mailan lehiakorra den enpresa da. Produzitzen duen % 80 esportatzen du eta fabrikazio plantak ditu Espainian, Txinan eta Brasilen