Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Orientagune, etorkizuneko enpleguen argazkia egin nahian
Gipuzkoako Ikastola, ikastetxe eta eskoletako 50 bat orientatzaileren parte-hartzearekin ari da burutzen Hernaniko Orona-Ideon, Mondragon Unibertsitateak bertan duen fakultatean, Orientagune jardunaldia. Seigarren edizioa antolatu dute aurtengoan, aktualitate handiko gaia aztertu nahian: "Etorkizuneko enplegua".
Eta etorkizuneko enpleguaren gaineko argazki egokia egitea da bertaratutako guztien helburua, bai parte-hartzaileena eta baita entzuleena ere. Lehenengo mahai inguruan Iñigo Larrea, MONDRAGON Korporazioko Talentuaren Gestioaren arduraduna; Garbiñe Beraza, Oronako Gestio Sozialeko barne komunikazio arduraduna; Javier Ramos, Lanbideko kabinete teknikoko arduraduna; eta Mireia Azpiazu, Gipuzkoako Foru Aldundikoa 'Gipuzkoa Talent' egitasmoaren ordezkaria ari dira parte-hartzen. Mahai ingurua dinamizatzen, berriz, Bego Etxaburu ari da, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta talentuaren arloan ikertzailea.
Nolakoak izango dira etorkizuneko enpleguak eta perfilak?
Nolakoak izango dira enpleguak? Nolakoak profilak? Egongo ote da kualifikazio txikiko enplegua? Automatizazioa, fabrika konektatua, pertsonak... Askotariko hausnarketa eta galdera erantzunak izaten ari dira gaurkoan. MONDRAGONek esaterako, esan du, gaur egun Korporazioak talentuaren eta enplegu erakargarritasunaren arloan ari dela egitasmo ezberdinak lantzen. FLL Euskadi da horietako bat, eta arlo horretan STEAM metodologiarekin bat egiten dutela esan du (ingelesezko akronimoa da STEAM Zientzia, Teknologia, Matematika arloen metodologiari dagokiona). Era berean, MONDRAGON People plataforma ere aurkeztu du, non gaur egun 148 lanpostu eskaintzen diren, askotariko perfilekoak.
Eraldaketa organizatiboa etengabekoa izan behar da, behin eta berriro egokituz eta etorkizunari aurre hartuz
Oronako ordezkariak, berriz, eraldaketa organizatiboa aipatu du. "Etengabekoa, etorkizuneko lanpostuei aurre egiteko behin eta berriro egokitu behar dena" esan du Garbiñe Berazak. Hala, Oronak, bere Plan Estrategiko berrian (2019-2023) pertsonen arloari berebiziko garrantzia eman dio. "Pertsonak formatu behar ditugu".
Jaurlaritzako kabinete teknikoko ordezkariak eta Aldundikoak administraziotik abian jarri dituzten proiektuak aurkeztu dituzte, beti ere talentuaren arloan egiten ari diren ekintzak azpimarratuz.
Gaurkoaren ondotik, Orientagune jardunaldia bihar Bilbon egingo da, Bizkaiko eta Bilboko hezkuntza sektoreko ordezkarien aurrean.