Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
OIARSO kooperatibak Kataluniako Odol eta Ehun Bankuaren lagin biologikoak zainduko ditu
Oiarso kooperatibak produktu mediko sanitarioak fabrikatzen ditu, Hernanin dago kokatuta (Gipuzkoa) eta Kataluniako Odol eta Ehun Bankuaren (BST) bio-gordailuaren kudeaketaren esleipena bereganatu du datozen 4 urteetarako.
BST Europako Odol Bankurik handiena da, eta munduko bigarrena, ea, halaber, munduko hirugarren Ehun Bankua da, eta bere instalazioetan 500.000 bioespezimen baino gehiago kontserbatzen dira, urteko%10eko errotazioarekin.
Proiektuaren bitartez, kooperatibaren esku geratuko dira laginak kontserbatzeko eguneroko operatiba, eta kalitate sistema berri bat, hotzeko ekipamenduak eta inbentarioak kudeatzeko tresnak gehituko ditu.
Lehiaketaren esleipenak 1,6 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoa du, eta Bexen medical erreferentziazko enpresa bihurtzen du estatu mailako lagin biologikoen kudeaketa integralari dagokionez. Kontuan hartuta Bexen medicalek sektorean dituen esperientzia eta ezagutza, kalitatearen kontrol zorrotza, eta proiektu bakoitzari ematen dizkion giza baliabideak, kooperatiba arlo Biosanitarioko enpresa liderra da.
Bexen medical markaren pean, MONDRAGON Korporazioan integratuta, osasunaren sektorean ia 40 urteko esperientzia sendoa duen kooperatiba bat da.
Enpresaren jarduera hiru negozio bloke handitara zuzentzen da: Bexen medical, zeinak ospitaleko erabilera bakarreko produktu medikoa merkaturatzen duen; Bexen bioservices, lagin biologikoak kudeatzeko soluzioak lantzen dituen negozioa (auditoria, aholkularitza, “insite” kudeaketa eta “off-site” kudeaketa); eta Bexen diagnostic, oraindik garapen fasean dagoen potentzial handiko arloa.