Irakurriena
- 1. Fagor Ederlan Tafallak kooperatibizazio prozesua burutu du
- 2. Europan bakarra den laboratorioa
- 3. Enplegagarritasuna, helburu partekatua
- 4. LANA, nazioartekotze saria
- 5. "Irtenbide osoetara jo behar dugu, osagai soilari balio gehigarria emanez"
- 6. Marijo Pagalday, MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 7. Asier Elorza (Mundukide): “Kooperatibak dira Mundukideko kooperanteen harrobirik onenak”
- 8. Talentua, berrikuntza eta patenteak
- 9. Debagoieneko bi energia komunitate berri babestuko ditu Fagor Taldeak
- 10. Orbik jaio da, industria arloari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko Ikerlanek sortutako enpresa
Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
Nekane Errasti, Goi Eskola Politeknikoko ingeneritza koordinatzaileak aurkeztu eta gidatu du mahaingurua, izenburu honekin: " Nola aurre egin krisialdi bati, modu antolatuan eta kooperatibismotik abiatuta".
Masterretako ikasleak izan dira entzuleak eta hizlariak honako hauek: Iñigo Ucín, MONDRAGONeko lehendakaria; Nuria Agirre, LABORAL Kutxako Giza Baliabideetarako zuzendaria; Oxel Etxeberria, Bexen Cardioko zuzendaria; Tomas Martin, Orbeako Garapen zuzendaria; Zuriñe Arakistain, Mondragon Assembly; Javier Amezaga, EROSKIko Baliabide zuzendaria eta Susana Otegi, Bexen Medicaleko Promozio eta Garapen arduraduna.
Aurkezpenen bidez, kooperatibek azken urte honetan pandemiari aurre egiteko abian jarri dituzten estrategiak azaldu eta ikasleekin partekatu dira. Azken finean, “emaitzak biderkatzeko ahaleginak batzeaz” eta “pertsonen bidez gizartean aberastasuna sortzeaz” hitz egin da. Bi zehaztapen horiek Ucínek egin zituen, Potentzia Energia Elektronikoko masterreko eta Robotikako eta Kontrol Sistemetako masterreko ikasleen aurrean.
Era berean, Zuriñe Arakistainek azaldu zuen, adibidez, “ziurgabetasun handiko egoerak bizi izan ditugu, baina erantzukizun handikoak. Izan ere, 6 asteko epean maskarak fabrikatzeko 4 makina genituen Euskadin, eta 12 astetan 18 makina ekoitzi genituen". Bexen Medicalek ere hartu zuen parte proiektu horretan, eta haren ordezkari Susana Otegik esan zuen “erronka handia genuen aurrean, baina uste dut behar bezala erantzun dugula, maskarak egiteko eta txertoak biltegiratzeko prozesuan”.
Oro har, aurkezpenetako ideia nagusia hauxe izan da: "kooperatiba bakoitzak egoerari aurre egiten jakin du, bakoitzak bere jardun-eremutik, zerbitzuak egokituz eta berriak eskainiz".
Bukatzeko, pertsona bakoitzak hitz batean laburtu zuen pandemiari egokitzeko egin duen ahalegina, eta modu honetan laburbildu zituzten bizipen eta sentsazioak: tsunamia, gainditzea, adorea, aukera, intentsitatea, biderkatzeko batuketa.