Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
"Euskal kooperatibek kapitalismoaren ertzak leuntzen dituzte. Langileen jabetzakoa negozio talde batek akziodunen interesak menderatzen dituen ekonomien ordezko eredu bat ordezka dezake". Horrela hasi du New York Times egunkariak abenduaren 29an MONDRAGON Korporazioko kooperatibei eskaini dien erreportaje luzea.
New York Times egunkariak dioenez, hortxe egon litezke MONDRAGONen arrakastaren gakoa: malgutasunean eta akziodunen mozkinak igotzera baino, enplegua mantentzera bideratutako kudeaketa-ereduan.
Erreportajearen hasieran, New Yorkeko egunkariak Erreka Group-en egoera kontatzen du. Beste hainbat enpresen moduan, kooperatiba honek itxi egin behar izan zituen ateak urte hasieran, covid19aren eraginez. Momentu horretan eta bere izaera kooperatiboari esker, Errekak soldatak jeistea erabaki zuen, langilerik ez kaleratzeko eta soldatak ordaintzen jarraitu ahal izateko. New York Times egunkariak dioenez, hortxe egon litezke MONDRAGONen arrakastaren gakoa: malgutasunean eta akziodunen mozkinak igotzera baino, enplegua mantentzera bideratutako kudeaketa-ereduan.
Hainbat testigantza
Horrekin batera, The New York Times egunkariak Esperientzia Kooperatiboaren errepaso historikoa egiten du, joan den mendeko 50ko hamarkadan sortu zenetik gaur egungo egoerara arte, 2008ko krisialdira arte. Elkarrizketatuek –Erreka Groupeko bazkide batetik hasi eta Iñigo Ucin MONDRAGONeko presidenteraino–, lehiakorrak izateko eta mundu globalizatuan jarduteko beharra azpimarratzen dute, baina hasierako izateko arrazoia galdu gabe. Zigor Ezpeleta MONDRAGONeko Gestio Sozialeko zuzendariaren hitzetan, "eredu kooperatiboak bere jendea babesten du".
Erreportajea modu kategorikoan bukatzen da: "Kooperatibek krisiari aurre egiteko izan duten moduak indartu egin du haien egiturarekiko konfiantza".