Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Namibiako ordezkariek MONDRAGON bisitatu dute
Namibiako Errepublikako ordezkaritza batek MONDRAGON korporazioa bisitatu zuen joan zen martitzenean, urriaren 30ean. Espainiako, Italiako eta Frantziako enbaxadore den Frieda Nangula izan zen ordezkaritza horretako buru, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta. Namibiako Omusati herrialdearen, Frantziako Haut-Rhin departamentuaren eta Gipuzkoako lurralde historikoaren arteko hitzarmena izan zen bisitaren abiapuntua.
Bisitan, Namibiako Errepublikako ordezkariez eta Foru Aldundiko ordezkariez gain Arantza Laskurain MONDRAGON korporazioko idazkari orokorra eta Fernando Fernandez de Landa MONDRAGONeko nazioarteko departamentuko ordezkaria izan ziren.
Lankidetza orientazioak zehaztea da helburua
Bisitaren helburua Gipuzkoako agente sozial eta ekonomikoak ezagutaraztea izan zen. Izan ere, hiru lurraldeen artean sinatutako hitzarmenak industria, nekazaritza, ingurumen eta turismo kontuetan lankidetza orientazioak zehaztea du helburu.
Nabarmendu behar da gaur egun MONDRAGONek ez duela interes ekonomikorik Namibian.