Irakurriena
- 1. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 2. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 3. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 4. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 5. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 6. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 7. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 8. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 9. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 10. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
Mundukidek elkartasuna aldarrikatu du pandemiari aurre egiteko
Covid-19k munduan eragindako krisiaren eraginaz jabetuta, eta kontuan hartuta pertsona guztiei eragiten diela, “hemengoa edo hangoa garen kontuan hartu gabe”, Mundukidek bideo hau jarri du abian, eta bertan “elkartasuna ezin dela gelditu” aldarrikatu du.
Azken hilabeteetan COVID-19ak sortutako egoerak agerian utzi du zein garrantzitsua den pertsonen arteko elkartasuna eta lankidetza.
Egoera honetan, elkartasuna ez gelditzearen hautua egin du Mundukidek, lankidetza programei dagokien jarraipena emanez eta tokian tokiko egoerara egokituz, elkartasun eta lankidetza, gure gertuko gizartetik haratago ere, errealitate bihurtuz.
Pandemiak areagotu du krisi egoera
Munduan pertsona askorentzat birusa beste arazo bat besterik ez da, indarkeria, gaixotasunak, izurriteak, ustelkeria, diskriminazioa, lur falta, eskolara joateko ezintasuna, bortxaketak eta abarrez betetako zerrenda luze bati gehitutakoa.
Gainera, munduan 3.000 milioi pertsona inguruk ezin dituzte prebentzio-neurriak mantendu, ez dutelako urik eskura, ez dutelako saneamendurik edo, besterik gabe, nutrizioa desegokia dutelako eta ez dituztelako oinarrizko osasun-zerbitzurik.
Haur, gazte eta heldu guzti horiengatik, gure zereginarekin jarraitu behar dugu, elkartasuna ezin baita gelditu.