MUk Aretxabaletako campus berria estreinatu du

Gaur, hilak 18, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek etxe-sartzea egin dute Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitatearen campus berrian, Bedarreta auzoan. Goizean lehen, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak hasi dira. Arratsaldean, berriz, bigarren mailakoak.
Card image cap
Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleak campus berriko ikasgeletan.
2012/09/18

Goizeko 08:00etan sartu dira ikasleak Aretxabaletako campus berrian, eraikina zelakoa den ikusteko eta instalazioak bisitatzeko irrikaz. Lehen orduan Nekane Arratibel HUHEZIko dekanoak egin die ongi etorria. Aretxabaleta7 Ikasleei azaldu die unibertsitateak campus berria martxan jartzeko zeintzuk izan diren gainditu behar izan dituten oztopoak.

Bisita gidatua

Azalpenen ondoren, ikasleak solairuz solairu joan dira eraikina bisitatzen: ikasgelak, areto nagusia, atseden lekuak, informatika gela, jangela, kafe makinak, irakasleen gela, edizio gela, irratia, liburutegia... Oro har, oso inpresio ona jaso dute, eraikina oso ondo banatuta dagoelako, txukun, eta, bestetik, baliabide asko eta onak izango dituztelako komunikazioa lantzeko. Aretxabaleta3

Guztira, 120 ikasle inguruk egingo dituzte ikus-entzunezko ikasketak aurten Aretxabaletako campusean.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea