Montxo Armendarizek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso du

Montxo Armendariz zinemagile nafarrak zinemagintzak sentimenduak adierazteko eta komunikazio tresna bezala duen garrantzia goraipatu du.
Card image cap
2017/10/26

Montxo Armendariz zinemagile nafarrak 2017. urteko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du Iruñeko Kondestablearen jauregian, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren eta Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakariaren eskutik.Montxo Armendariz-Premio

Epaimahaiak nabarmendu du Montxo Armendariz «azken 30 urteotako funtsezko zine zuzendaria» dela eta bere lanak «tokikotik haratago joan eta nazioarteko publiko zabalarengana iristea lortu» duela.

Nafar hiriburuan egin den ekitaldian Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakariak izan dira Armendariz saritzeko ardura izan dutenak.

Armendarizen esanetan, bere lan profesionala aitortzeaz harago, zinemak komunikaziorako tresna eta giza adierazpen gisa duen garrantzia azpimarratzen du sariak. Hori dela eta, eskerrak eman ditu.

Bere hitzaldian, Jean Renoir zinemagile frantziarraren hitzak aipatu ditu Armendarizek: "Niretzat garrantzitsuena ez da pelikula perfektuak egitea, zubiak eraikitzea baizik".

Ibilbide luzeko pertsona

Montxo Armendariz-Premio

Montxo Armendariz zinegileak ibilbide luzea du egina, film nabarmenez osatua, besteren artean, TasioHistorias del KronenLas cartas de AlouNo tengas miedoObaba edo Secretos del corazón. 1986an Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskorra jaso zuen 27 horas filmagatik. Gainera, beste hainbat sari jaso izan ditu, besteren artean, Príncipe de Viana Saria (1998) edo Zinemako Sari Nazionala (1998). Epaimahaiak nabarmendu duenez “azken 30 urteetako ezinbesteko zinema-zuzendarietako bat da” eta bere filmek “Euskal Herriaren alderdi bisualak, kulturalak eta etnografikoak islatzen dituzte".

Banketxea