Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez Zabaletak ordezkatuko du Iñigo Ucín MONDRAGONeko lehendakaritzan, 2024ko abuztuaren 1etik aurrera
- 2. K-Foroa 2023: Estrategia, hedabideen gestioa eta Adimen Artifiziala
- 3. MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
- 4. Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
- 5. Finantza Foroa 2023
- 6. MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
- 7. Nafarroako kooperatibak eta Irulegi, eskuz esku
- 8. "Basoa ikasgela bilakatu dugu"
- 9. Orbea Gravel Arabako Errioxa, erreferentziazko kirol egitasmoa
- 10. Saharar Herriaren arrakala digitala murrizteko elkarlanean
MONDRAGONek etapa berri bati ekin dio

Oronak eta Ulmak egindako Batzar Nagusietan, bi kooperatibek Korporazioan jarraitu ala ez bozkatu dute. Azkenik, emaitzak izan dira bai Orona bai Ulma baja izatea MONDRAGONen.
MONDRAGONek berretsi egiten du bi kooperatiben erabakiak erabat errespetatzen dituela. Halaber, bere enpresa-proiektuek eta eredu kooperatiboak etorkizunari begira bilakaera positiboa izan dezaten nahi du.
Hemendik aurrera, MONDRAGONek interkooperazio eta elkartasun balioetan jarriko du arreta, ezaugarri horiei esker, kooperatibek, modu erabat autonomo eta librean, beren enpresa proiektuak zabaldu ahal izan baitituzte eta, zailtasun egoerak igaroz gero, multzoaren elkartasuna izan.
Halaber, MONDRAGONek ilusio-mezua helarazi nahi du, bere negozioen bilakaera positiboan, gaur egun lantzen ari diren etorkizuneko proiektuetan eta eredu kooperatiboa merkatuen erronkei aurre egiteko eta gizarte kohesionatuagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko egokia delako konfiantzan oinarrituta.