Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
MONDRAGONek Eskuratu/Ordaindu elkarteen salaketa desmuntatu du
Ordaindu/Eskuratu elkarteek MONDRAGONen aurka abiarazitako auziaren epaiketaren laugarren eta azken eguna, zeinean joan den astelehenean, hilak 6, hasitako epaiketaren ondorioak aurkeztu diren; gaur “epaiaren zain geratu” da.
MONDRAGON da Fagor Etxetresnak-en krisiaren hartzekodun nagusia, 300 milioi euro baino gehiagoren laguntzak eman baititu, eta, ondorioz, bera da kaltetuena
MONDRAGONek oso irakurketa positiboa egin du epaiketan izan diren ahozko bistetan gertatu denari buruz. Beran, auzi jartzaileen eskariz, Fagor Etxetresnetako eta Korporazioko bertako hainbat goi karguk deklaratu dute lekuko gisa.
Ondorioen aurkezpenean, MONDRAGONek adierazi du “engainuaren teoria”, auziaren funtsezko oinarria izanik, indarra galtzen joan dela prozesu judizialean zehar, eta sinesgarritasun guztia galdu duela. Epaiketaren lehen egunean demandatzaileek zirkunstantzia hori aipatu zuten arren, “hurrengo egunetan, abokatuek eztabaidaren norabidea aldatu zuten, eta, are gehiago, deklaratzera deitutako lekukoetatik biri uko egin, eta euren argudioak zati dokumentalera bideratu zuten, batez ere Fagor Etxetresnetako Kontseilu Errektorearen aktetara”.
Demandatuen abokatuaren hitzetan, ondorioen saioan, “MONDRAGONi eta bere kooperatibei leporatzeko egon zitekeen gauza bakarra Fagor Etxetresnak/Edesari lehen arte ikusi gabeko mugetaraino laguntzea da, kooperatiben arteko elkartasun mekanismoen bitartez”. "Izan ere – adierazi du– MONDRAGON da Fagor Etxetresnak-en krisiaren hartzekodun nagusia, 300 milioi euro baino gehiagoren laguntzak eman baititu, eta, ondorioz, bera da kaltetuena”.
Bergarako epaitegian egin den epaiketa zibilaren azken jardunaldian, MONDRAGONek irmoki argudiatu duenez, “kooperatiba bakoitza autonomoa eta burujabea da eta bere gobernu organoetan hartzen ditu erabakiak, hirugarrenen esku hartzerik gabe”, eta, gaineratu duenez, “ez
zuen informaziorik ezkutatu, Fagor Etxetresnetako eta Edesako bazkideei ez zien informazio engainagarria helarazi eta ez zituen bermatu haiek beraien kooperatibetan zituzten ekarpenak”.
Ondorioetan adierazi denez, halaber, demandatzaileek deklaratzera deitutako pertsonen lekukotzetan oinarrituta, “behar bezain frogatuta geratu da bi kooperatibetako bazkideek beren kooperatiben egoerari buruzko informazio eguneratua zuten, bietako komunikazio kanalen bitartez”.
Finean, horrela amaitu da prozesu judizialaren bista, zeinean Eskuratu eta Ordaindu elkarteek, 885 bazkide inguru ordezkatuz –Fagor Etxetresnen eta Edesaren itxierak kaltetutako 4tik 1; 4tik 3k ez zuten salaketa ezarri–, auzi bat abiarazi zuten MONDRAGON Korporazioaren aurka, beren kooperatibetan maila indibidualean egin zituzten inbertsio batzuk berreskuratzeko asmoz, bi enpresak itxi aurretik horien truke interes handiak jaso eta gero”.