Mondragon Unibertsitateko Industria 4.0 laborategi berriak ateak ireki ditu

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Open Cloud Factoryk hitzartu dute ekimena.
Card image cap
2020/06/16

Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factoryk  ikerketa zientifikorako eta teknologikorako lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten duela urtebete, 5 urterako. Hitzarmenaren bigarren urtean, agenteek erabaki dute beste urrats bat gehiago egitea, eta beraien arteko lankidetzarako erabiltzen duten 4.0 Industriako laborategia INCIBE-ko laborategi industrialen sareari lotu diote. 

4.0 Industriako laborategian, unibertsitateko ikasleek zein ikertzaileek Open Cloud Factoryren OpenNAC Enterprise software modularra erabiltzen dute lanerako, ikerketetarako eta soluzioen garapenerako.  Sarrerako sarbidea kontrolatzen uzten duen soluzio bat da, IT/OT/IoT/IioT aktiboak erabat bistaratzea eta sarbidea eta compliancea kontrolatzea ahalbidetzen baititu eta. Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factoryk adostu dute lankidetza akordiotik kanpoko beste enpresa batzuei uztea instalazio horietara sartzen eta bertan beren probak eta ikerketak egiten. 

Abangoardiako laborategia

Laborategiak 112m2-ko azalera dauka, eta azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoak, hala nola ikuspen artifiziala, Elkarlaneko Robota, 2 Robot industrial, ekoizpen sistema modular bat eta robot mugikor bat. Sistema industrialen azpiegitura hori guztia, halaber, Datuak Prozesatzeko Zentro batekin loturta dago, zeinak Sareko Elektronikako ekipamendua daukan, bai eta datuak gordetzeko eta prozesatzeko ekipamendu bat eta guneak eta hodiak ezartzen eta sareak IEC-62443 ‘Security for Industrial Automation and Control Systems’ estandarren arabera segmentatzen uzten duen zibersegurtasuneko ekipamendu bat ere.  

Zibersegurtasuneko prestakuntza eskaintza:

Ekimen honekin berretsita geratzen da Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasunaren eremuan estrategikoki jarduteko egiten duen apustua, izan ere, Datuen Analisian eta Zibersegurtasunean espezializatutako ikerketa talde bat dauka eta hainbat profiletarako prestakuntza programak eskaintzen ditu: 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa