Mondragon Unibertsitateak profesional eta langabeentzako formazioa ematen du

%100ean finantzatutako ikastaroak Arrasateko campusean eskainiko dira.
Card image cap
2020/06/09

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko campusean egingo dira ekaina eta uztaila artean profesional eta langabeei zuzendutako bi ikastaro berri, %100ean finantzatutako ikastaroak dira Pneumatika eta Eskuzko makinen erabilerari buruzkoak. Formazioa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleei zuzenduta dago eta COVID-19aren protokoloa zorrotz betez egingo dira. Bi kasuetan plazen %40a langabeentzat gordeko dira eta gainontzeko %60a izango da lan kontratua duten pertsonentzat. 

  • Eskuzko makinen erabilerari buruzko ikastaroa: fresatzeko makina, tornua, zulagailua, artezteko makina, hasiko da ekainaren 15ean eta 80 ordukoa da, uztailaren 10ean amaituz. Ikastaroa zuzenduta dago tornuak, fresatzeko makinak, zulagailuak eta automatikoak diren edo zenbakizko kontrola duten artezteko makinak erabiltzen ikasi nahi duten pertsonei. Ikastaroaren helburu nagusia da produktuak mekanizatzen ikastea txirbil harroketa bidez.
  • Pneumatika ikastaroa: ekainak 15aren eta uztailak 3aren artean egingo da (ekainaren 22ko astean ezik) eta 40 ordutakoa da. Ikastaroa zuzenduta dago ekipo ondasun edo makina industrial pneumatikoekin zerikusia duen alorren batean lanean ari diren pertsonei eta gai honetan formatzeko interes berezia duen edonori. 

 

Gure doako ikastaroetara inskriba zaitez: www.mondragon.edu/cursos/eu/doako-ikastaroak

INFORMAZIO ETA INSKRIPZIOA: Idurre Retolaza 664 265 068 - iretolaza@mondragon.edu

Irakaskuntza unibertsitate zentroa