Mondragon Unibertsitateak eta Tknikak lanbide-heziketa sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko (Tknika) zuzendariak, Iñaki Mujikak, gaur sinatu dute Euskadiko lanbide-heziketa sustatu eta hobetzea helburu duen hitzarmena. Tresna hauen bidez; prestakuntza eta trebakuntza, ikerkuntza aplikatua, berrikuntza pedagogikoa eta teknologikoa, eta ikastetxeen gestioaren eta antolamenduaren berrikuntza bultzatuko dituzte.
Card image cap
2015/06/08

Unibertsitateak eta lanbide-heziketak bide osagarriak sustatu beharko lituzkete eta gaurtik gertuago egongo dira elkarrengandik. Izan ere, jardunbiderik onenak eta esperientzia arrakastatsuak partekatu ahal izango dituzte-eta. Hori onuragarria izango da bi erakundeentzat eta inguruko enpresentzat. Mondragon Unibertsitateak eta Teknikak (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa) hitzarmen bat sinatu dute gaur, bi erakundeentzako arlo interesgarrietan lankidetza sustatzea helburu duten jardunbideak, proiektuak eta programak garatzeko.

Ekintzak abian jartzeko, bi erakundeek antolamendu-egitura eta pertsonala jarriko dituzte.

Horretarako, arlo hauek sustatu eta hobetuko dituzte lanbide-heziketako ikastetxeetan: prestakuntza eta trebakuntza, ikerkuntza aplikatua, berrikuntza pedagogikoa eta teknologikoa, eta gestioaren eta antolamenduaren berrikuntza.

Lankidetza-ekintzak

Hala berretsi dute gaur Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Vicente Atxak, eta Tknikako zuzendariak, Iñaki Mujikak, lankidetzako esparru-akordioa sinatzean. Hitzarmenaren bidez, alde batetik, lanbide-heziketa bera eta euskal erakundeek zientzia eta teknologia sortu eta aplikatzeko duten gaitasuna sendotu eta sustatu nahi dute. Eta, bestetik, Mondragon Unibertsitatearen eta Tknikaren garapena bultzatu nahi dute, ezagutzak eta teknologiak elkarri trukatzeko aliantza estrategikoaren bidez.

Hitzarmenak honako lankidetza-ekintza hauek aurreikusten ditu:

- Irakasleak, zuzendariak eta profesionalak trebatu eta hobetzea, ikastaro, mintegi eta abarren bidez.

- Lanbide-heziketako ikasleen prestakuntza garatzea, teknologia handiagoko prestakuntza-programen bidez.

- Lanbide-heziketako eta hobekuntzako baterako programak garatzea bi erakundeetako pertsonalarentzat.

- Adituak trukatu eta bidaltzea lanbide-heziketako arlo interesgarrietan jarduteko.

- Berrikuntza-proiektuak diseinatu eta garatzea lanbide-arlo espezifikoetan.

- Profil profesional berriak diseinatu eta horien curriculuma garatzea.

- Lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzari buruzko esperientzia arrakastatsuen berri ematea elkarri.

- Batera jardutea irakatsi eta ikasteko gestioaren, pedagogiaren eta teknologiaren arloetako eredu berritzaileetan.

- Nazioarteko proiektuetan jardutea, lanbide-heziketaren eredua beste herrialde batzuetara eramateko.

Helburu horietarako beharrezko ekintzak abian jartzeko, bi erakundeek antolamendu-egitura eta pertsonala jarriko dituzte.

Era berean, prestakuntza-ekintzak eta -proiektuak bultzatuko dituzte arlo hauetan:

  • Etorkizuneko lanbideak. Teknologia ikertuko dute, baita enpresek etorkizunean eskatuko dituzten lanbide-gaitasunetan teknologiak duen eragina ere, eta gaitasun horiek betetzeko behar diren prestakuntza-ibilbideak zehaztuko dituzte.

  • Ikasteko espazioak eta metodologiak, lanbide-heziketako ikastetxeen, enpresen eta zentro teknologikoen artean, ikastetxeek eta enpresek goi mailako teknologia modu azkar eta eraginkorrean eskuratzeko.

  • Ikerkuntza- eta berrikuntza-proiektuak sortzea, enpresen beharrak oinarri hartuta, bi erakundeek parte hartzeko.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa