"Mondragon Linguak estres froga digitala era arrakastatsuan gainditu du"

Aitziber Iturricastillo, Euskara koordinatzailea Mondragon Linguan.
2020/05/08

Eraldaketa digitalean bete-betean sartuta harrapatu du konfinamenduak Mondragon Lingua. Ondorioz, eta lan mardula izan den arren, egokitzapenak ez du beste sektoreko erakunde gehienetan izan duen inpaktu bera izan. Gaur, digitalizazioa errealitate bilakatu da, astero-astero ikasgela birtualaren bitartez ia 1.400 formakuntza saio jasotzen eta ematen dituzten ia 8.000 ikasle eta 255 irakasleentzat. Konexio kolektiboko tresna honek, hankaz gora jarri du hizkuntzen aurrez-aurreko ikaskuntza eta irakaskuntza eta dena, helburu bakar batekin: pantailaren beste aldean dagoen ikaslegoari arreta mantentzea, kosta ala kosta. Mondragon Linguak zortzi hizkuntzatan eskaintzen ditu eskolak eta saioak gaur egun; ingelesa, euskara, frantsesa, alemaniera, italiera, espainiera, arabiera eta errusiera, kolektibo ezberdinen artean: umeak, gazteak, helduak eta enpresak. 

Eraldaketa, adimendun formakuntza

Martxoaren 9an Gasteizko hezkuntza zentro guztietan jarduera etetea dekretatu zenean eta bereziki, martxoaren 14an alarma egoera ezarri zuen dekretua argitaratu eta gero, Mondragon Linguak bere LINGUACAMPUS plataforma egungo egoerara egokitzeko lantaldea sortu zuen. Taldea 25 pertsonek osatu zuten; koordinatzaile, arduradun, bezeroekiko harremanen arduradun, zentrotako zuzendari, IKT teknikari eta php garatzaileen artean. Gogor lan egin zen martxoaren 23rako, alarma egoera dekretua argitaratu eta egun gutxira, dena formakuntza telematiko formatura migratuta egon zedin.

“Urteak daramatzagu eraldaketa digitalean lanean. Horregatik garatu dugu LINGUACAMPUS, elkar-harremanean eta integratutako plataforma eta portalez osatutako ekosistema digitala”, azaldu dute formakuntza zentrotik. Estres proba hau arrakastaz gainditzen ari dira, horren ikaslego zabalari zerbitzua eskaintzeko gaitasuna duen mota honetako zentro bakarrenetakoa izanik.  

Mondragon Linguak 2008 inguruan hasi zuen bere eraldaketa digitala, online eskolak modu ordenatuan eskainiz, lehenengo Skype bidez, ondoren CISCO erabiliz eta gaur egun bere plataforma integratu propioa den LINGUACAMPUSen bitartez. Plataforma honetan ikasleek bere portal propioa dute eta hemen, beste gauza batzuen artean, bere eskola egutegia jaso eta egutegi honen bitartez eskola birtualera sartu daitezkeelarik. 

Formakuntza irakasleriari

Jauzi digitalak sistemen eta prozesuen egokitzapena eskatzen du baina baita, giza baliabideena, irakasleena, hain zuzen. Horretarako, Mondragon Linguak formakuntza bat garatu du bere irakasle guztientzat, funtzionalitateen eta baita arlo pedagogikoaren erabilerarentzat. “Ez da gauza bera aurrez-aurreko eskola ematea edo bideokonferentzia bitartez egitea”, ziurtatu dute. Mondragon Linguak berrikuntza departamentu oso potentea du, irakasle, bezero eta ikasleen intzidentziekin laguntzen duen IKT eta php garapen talde batekin batera. Denbora errekorrean plataforma egokitu duen taldea, zerbitzari berriekin konektibitate gaitasuna eskatu duena.

Erronka handia izan da eta, datuak eskuan, emaitza pozgarria. Eskola birtualen jarraipena eta asistentziaren neurketa egiteko, Mondragon Linguak asistentziaren jarraipena egiteko tresnak ditu - dena erregistratua gelditzen da LinguaCampus plataforman - “oso garrantzitsua da gure ikasleei aholkularitza egokia eman ahal izateko”.

Egindako esfortzu ikaragarriari esker, Mondragon Linguak bere formakuntza zerbitzuen murrizketa minimizatzea lortu du, bere jardueraren bi heren mantentzea lortuz. Horrekin batera, ezjakintasun garai hauetan lanpostu gehienak mantentzea izan da bere lorpen nagusia.

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza