Enpresen Egokitze-Diseinu prozesuaren optimizazioa eta automatizazioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Ingeniaritza eta arkitektura
Irtenbide profesionalak.
Automatika, informatika industriala eta telekomunikazioak
Makina erreminta
Irakurriena
- 1. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 2. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 3. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 4. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 5. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 6. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 7. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 8. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 9. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 10. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
Industria eremuko Euskadiko hitzordurik handienean izango da MONDRAGON
Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du gaur eguerdian BIEMH 2024, industria eremuko Euskadiko azokarik handiena. Nazioarteko izaera du Bienalak eta, besteak beste, 29 herrialde ezberdinetako teknologia izango da ikusgai, baita 75 herrialdetako bisitariak ere. Aurten Mexiko izango da gonbidatu berezia, eta Mexikoko erakunde eta instituzioak gerturatuko dira, baita herrialdeko 70 enpresatako ordezkariak ere, asko eta asko automozio sektorekoak.
Guztira 1.558 erakusle izango dira aurten BECen, eta horiek guztiek 3.593 produktu eta zerbitzu erakutsiko dituzte
Guztira 1.558 erakusle izango dira aurten BECen, eta horiek guztiek 3.593 produktu eta zerbitzu erakutsiko dituzte. Bienalak aurten 63 urte bete ditu, eta dagoeneko hogeigarrena du Barakaldon, San Mameseko gunean urte asko egin ondoren. Aurtengo hitzorduak, gainera, berrikuntzaren aldeko apustu tinkoa egingo du.
Soraluce eta Danobat kooperatibetako ordezkariak Danobatgroup-en babespean izango dira BIEMH 2024an.
MONDRAGON Korporazioa, 6 koop. industrial eta berrikuntza gune bat
MONDRAGONek ordezkaritza zabala izango du aurtengo azokan. Besteak beste, industria eremuan zerbitzuak eta produktuak eskaintzen dituzten sei kooperatiba izango dira Bienalean. Horien artean; Abantail, MSI Taldea eta LKS Next kooperatibek, interkooperazioan eskaintzen duten 'smart factories' proposamena bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Lantokien digitalizazio prozesuetan lan handia egin dute MONDRAGONeko aipatu kooperatibek.
Elena Zarraga (LKS Next-eko zuzendari nagusia) eta Sonia Ortubai (Abantail-eko zuzendari nagusia), bi enpresek eta MSI Taldeak partekatzen duten erakustokian.
Aipatu kooperatibez gain, Fagor Automationek eta Danobatgroup-ek euren berrikuntzak aurkeztuko dituzte, eta Idekok bere katalogoko produktu eta soluzio berritzaileenak erakutsiko ditu.
Enpresen Egokitze-Diseinu prozesuaren optimizazioa eta automatizazioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Ingeniaritza eta arkitektura
Irtenbide profesionalak.
Automatika, informatika industriala eta telekomunikazioak
Makina erreminta