Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Euskal gazteentzat kooperatibak dira lan egiteko tokirik gomendagarrienak
- 2. Javier Oleaga, MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 3. MONDRAGONek gizarte-eredu parekideagoa sortzen laguntzeko duen gaitasuna goraipatu du Bloomberg-ek
- 4. Olatz Imaz, Garaia Parke Teknologikoko presidente berria
- 5. Gradu-amaierako euskarazko proiektu onenak saritu dituzte
- 6. Mondragon Unibertsitateak bere altxor botanikoa ezagutzera eman du zuhaitzen munduko egunean
- 7. Mccgraphics, arte grafikoen arloan bere negozioaren % 50etik gora esportatzen duen kooperatiba
- 8. Iñigo Albizuri: "Giza desberdinkeria murrizteko hazten jarraitzea da kooperatibismoaren etorkizuneko erronka handiena"
- 9. "Erregai fosiletatik energia berriztagarrietara egin beharreko trantsizio honek 2-3 hamarkada beharko ditu”
- 10. "Energia" aztergai TU Lankideren azken zenbakian
MONDRAGON Healthek eta Vall d'Hebronek lankidetza hitzarmena izenpetu dute I+G+b-aren arloan

Hitzarmenaren bitartez ezagutza sortu, trukatu eta transferitu nahi dute, ikerketa eta berrikuntza proiektuak eta formazio programak eginez eta elkarrekin jarduerak egitea sustatuz.
Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du eta urtero luzatu ahal izango da. Gaur, uztailak 4, izenpetu dute MONDRAGONeko zentro korporatiboan. Sinatzaileak izan dira Jose Luis de Sancho, Hospital Universitari Vall d'Hebroneko gerentea; Joan X. Comella, Fundació Hospital Universitari Vall d'Hebron Institut de Recerca (VHIR) fundazioko legezko ordezkaria; Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariordea; eta Mikel Alvarez, MONDRAGON Healtheko zuzendari nagusia.
Garapen arloak
Hitzarmen honen helburua, besteak beste, jarduera hauek lantzea da:
- E-health proiektuetan lankidetza sustatzea.
- Ospitale barneko errehabilitazioa eta etxeko errehabilitazioa hobetzeko aukerak identifikatzea, eta beste merkatu aukera batzuk ere identifikatzea Diagnostikoaren eta Adinduentzako Zerbitzuaren arloetan, Osasunaren eta paziente kronikoen sektorean.
- Erakunde sinatzaileen arteko lankidetzarako aukerak identifikatzea, bereziki zuzendari eta bitarteko arduradun sanitarioen prestakuntzaren esparruan.
Eremu operatiboago batean, dagoeneko hainbat aukera zehatz identifikatu dituzte:
- Substantzia farmakologikoen manipulazioaren eta dosifikazioaren hobekuntza
- Farmakoak prestatzeko eta emateko eremuaren hobekuntza (trazabilitate prozesuak eta pazientearen segurtasuna), Mikrobiologia Zerbitzua, Genetika Zerbitzua, Anatomia Patologikoko Zerbitzua eta beste zerbitzu batzuk automatizatzea.
- Biomekanikaren eta Nanoteknologiaren inguruko lankidetza.
- Etxeko Pointof Care eta Ospitaleko Pointof Care proiektuetarako lankidetza.