Irakurriena
- 1. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 2. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 3. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
- 4. 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak
- 5. Ikerlanek 28 milioi euroko diru-sarrera historikoak lortu ditu
- 6. Ausolan, 2023ko Enpresen lasterketan irabazle
- 7. Orbeak bere proiektua sendotu du mila pertsona baino gehiagorekin
- 8. 2023ko Itzuliaren irteerak eman dio hasiera ofiziala EIKAren 50.urteurreneko ekitaldiei
- 9. Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak amaiera eman diote MBA Executive masterraren XIII. edizioari
- 10. Kirmen Uribek irabazi du Laboral Kutxa-Eusko Ikaskuntza saria
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ekintzailetzan erreferentea izango den espazio berria sortuko du Arrasaten

Oso industrializatuta dagoen eskualde batean (Debagoiena) kokatuta, proiektuak irtenbide industrialak bilatzea bultzatuko du, ingurumen-helburuak bete ahal izateko eta, aldi berean, enplegua sortzeko eta eskualdearen egoera sozioekonomikoa hobetzeko. Kooperatibismoaren aitzindarien espiritua heredatzen du, eta eskualdeko ezagutza-ekosistemaren funtsezko elementu bihurtuko da, eta eskalagarritasunagatik baita Gipuzkoakoa, Euskadikoa eta Espainiakoa ere.
Zehazki, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak berriki onartu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren proiektuari 700.000 euroko diru-laguntza izenduna ematea. 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako diru-laguntza da eta euskal talde parlamentarioak proposatu zuen (EAJ-PNV).
Proiektuaren erronkak:
- Industria-sektorean beharrezkoa den trantsizio teknologiko-energetikoa katalizatzea, balio erantsi handiko industria jasangarri batean oinarritutako ekonomia lehiakorrago baterantz.
- Eskualdeko garapen iraunkorra eta kohesionatua sustatzea, lankidetza pribatu-publikoko proiektuen bidez.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren gidaritzapean, proiektuak enpresen, ekintzaileen eta eragile teknologikoen diziplinarteko lankidetza sustatuko du barne-ekintzailetzako eta ekintzailetzako ekintzetan, beharrezkoa den industria jasangarri eta justu baterantz trantsizioa egiteko.
Hainbat enpresa eta ekintzailek industria-eskalako proiektuak, espazioak eta ekipamenduak partekatuko dituzte unibertsitatearekin eta teknologia-zentroekin batera. Proposamen berritzailea da, eta nazioarteko erreferente izateko asmoa du; izan ere, gaur egun ez dago osagai horiek guztiak helburu partekatu batekin biltzen dituen zentrorik:
Lurraldean enpleguari eta jardueraren sorrerari eustea, honako premisa hauen arabera:
- Iraunkortasuna eta digitalizazioa ardatz duten industria-sektoreetan (4.0 industria): manufaktura, automozioa, makina-erreminta eta ekipamendu-ondasunak, energia berriztagarriak, bioingeniaritza
- Diziplina anitzekoa, hainbat ezagutza-arloren parte-hartzearekin: Ingeniaritza, enpresa-kudeaketa, humanitateak, ekintzailetza.
- Sektoreartekoa eta belaunaldiartekoa, industriaren, zentro teknologikoen, akademiaren, administrazioen eta, oro har, gizartearen parte-hartzearekin, talentu gaztearen eta industrian esperientzia handia duten adituen lankidetzarekin.
- Ikuspegi bikoitzeko industria-orientazioarekin: (i) dibertsifikaziorantz eta barne-ekintzailetzarantz, I+G enpresekin eta unitateekin zuzeneko lankidetzan. (ii) Ekintzailetzarantz, ekintzailearen sormenari askatasuna emanez.
- Eskualdeko eragileek partekatutako proiektua: bere sorrera unetik bertatik, plangintzatik, gauzatzetik eta kudeaketara, gizartearekin konektatuta.
Zentroak hainbat espazio izango ditu: industria-espazio diferentziala (altueraren eta oinarri sismikoen arabera), behar horiek ez dituzten beste lantegi-espazio batzuk, ko-sorkuntza espazioak eta negozio-eredu jasangarriak esperimentatzeko espazioak, zenbatzeko eta simulatzeko gelak, prototipatzeko ekipamendu generikoa duten tailerrak, etab. Espazio horiek MGEP-ko eta veste centro teknologiko batzuetako laborategiekin osatuko dira, eta baita Garaia Teknologia Parkean jada erabilgarri dauden beste gune batzuekin ere.