Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
MONDRAGON Engineering & Bussines Solutionsek eta Bascotecnia Groupek lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Euren arteko aliantzari esker, MONDRAGON Engineering & Business Solutions eta Bascotecnia Group erakundeek bezeroen nazioarteko proiektu-premietarako irtenbide globalak eskaini ahal izango dituzte instalazio edo azpiegitura industrial nahiz orokorren ingeniaritzaren, eraikuntzaren eta kudeaketa integralaren bitartez.
Akordioak era guztietako proiektu konplexuak betearaztea izango du helburu
Baterako proposamenak, beraz, era guztietako proiektu konplexuak betearaztea izango du helburu, bi enpresek nazioarteko merkatuetan dauzkaten esperientzia zabalean, malgutasunean eta jakintza metatuan oinarrituta.
Gaur egun, bi enpresak hitzarmen honen esparruan egiten ari dira zenbait sektore eta merkatutako lehenengo negozio-proposamenak; esate baterako, Angolan, Aljerian, Bolivian, Frantzian, Mexikon eta Iranen.
Aliantza honetako proiektuen katalogoak zenbait sektore ditu xede; esaterako, hezkuntza, industria eta logistika, ura eta energia, nekazaritza, oil&gasa, azpiegiturak eta teknologiak. Gaur egun, gainera, 50etik gora herrialdetako nazioarteko proiektuetan parte hartzen dute dagoeneko.
Aliantza berri honen balio nagusia bi enpresen gaitasunen eta esperientzien batura denez, gaur egungo bezeroei zerbitzu eraginkorragoa eskaini eta dimentsio handiagoko nazioarteko proiektuetan parte hartu ahal izango dute.
MONDRAGON Engineering & Business Solutions (MONDRAGON EBS) MONDRAGONeko negozio-unitatea da, eta, bertako enpresek ingeniaritzaren zein aholkularitzaren arloko esperientzia handia dutenez, bezeroei irtenbide globalak eskaintzen dizkie proiektu integralen bitartez, nazioarteko hedapena sustatzen laguntzeko.
MONDRAGON EBSen balio-proposamenaren oinarria hezkuntzaren, industriaren eta logistikaren, uraren zein energiaren eta azpiegituren nahiz teknologiaren arloko irtenbide globalak eskaintzea da. MONDRAGON EBSek, hain zuzen ere, ondo baino hobeto prestatutako 1.000 profesional baino gehiago ditu, baita merkatuan daramatzan 25etik gora urteko ibilbide luzeagatik aitortutako jakintza metatua ere.
MONDRAGON EBSek ondo baino hobeto prestatutako 1.000 profesional baino gehiago ditu
Bascotecnia Group Donostian sortu zen 1976. urtean, burdingintzako eta metalgintzako industrialarien talde baten ekimenez, eta sektoreko nazioarteko proiektuak sustatzea dauka helburu.
Instalazio industrialen arloko proiektuen eskaria gero eta handiagoa denez, Bascotecnia Groupek beste sektore batzuetan dibertsifikatzeko aukera izan du, harik eta bere sozietateen zein nazioarteko zenbait merkatutako aliantza sendoen bidez erreferentziako posizio globala lortu arte.
Gaur egun, Bascotecnia Group kontratista orokorra da, eta instalazio industrialen ingeniaritzako, diseinuko nahiz eraikuntzako irtenbideak eskaintzen dizkie bost kontinenteetan “giltza eskura” zerbitzu integralak eskatzen dizkioten era guztietako bezeroei.