Irakurriena
- 1. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 2. Eikak aurrera egin du isolamendu termikorako gaitasun handiagoa duten materialen garapenean
- 3. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 4. Elkar-Lanek 113 kooperatiben sorrera bultzatu du Euskadin 2020an, 318 enplegu sortaraziz
- 5. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 6. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 7. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 8. "KOOPHEZI-i tresnak 10 aldagai desberdinekin neurtzen du Pertsona Kooperatiboa profila"
- 9. Ariketa fisikoa egiten dutenek hilkortasun txikiagoa dute COVID-19an
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
Mondragon Assemblyk bat egin du M8 mugimenduarekin

Mondragon Assemblyko pertsona guztiak berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko asmoz, martxoaren 2tik 6ra "emakume talentudunen" astea egin da, eta hainbat ekimen egin dira bertan.
Ekitaldiari hasiera emateko, martxoaren 2an, "Berdintasunaren aldeko kafe bat" ekimena egin zen. Ekimen horretan, Mondragon Assemblyko pertsonek aukera izan zuten berdintasunarekin lotura duten hainbat gairi buruzko ikuspuntuak trukatzeko. Ekimena joan den ostegunean, martxoaren 5ean, errepikatu zen, beste eztabaida interesgarri batekin, eta partaide kopurua nabarmen igo zen.
Era berean, urtarrilean, Mondragon Assemblyko zenbait langileren testigantzak grabatu ziren, haiek izandako esperientzia profesional batzuk ezagutzeko asmoz. Testigantzak, gainera, “Emakume talentudunen” izeneko astean ikus-entzunezko formatuan zabaldu dira langileen artean.
Mondragon Assembly, STEM diziplinetan etorkizuneko emakumezkoen talentuarekin konprometitua (Zientzia, Teknologia, Ingenieritza eta Matematika).
Kontsentsu zabala dago ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko dagoen premiaren inguruan eta sustatzeko premia horrek nesken artean duen urgentziaren inguruan. Teknologiako prestakuntza aukeratzen duten ikasleen kopuruak behera egiten du urtero. Eta datuak are gehiago handitzen dira emakumeen kolektiboari buruzkoak direnean. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak diren arren, Ingeniaritza eta Arkitektura titulazio teknikoetan duten presentzia % 26,4koa da.
Hori dela eta, eskolak eta, zehazki, emakumeak industria mundura hurbiltzeko asmoz, Mondragon Assemblytik, Miguel Altuna institutuarekin lankidetzan, Arizmendi Ikastolako ikasleen bisitak egingo dituzte martxoan eta apirilean Mondragon Assemblyren ekoizpen instalaziora.
Bisitetan parte hartuko duten ikasleek adin ezberdinak dituzte eta MONDRAGON Korporazioaren barruan dagoen Arizmendi Ikastolan ikasten dute. Bisitetan, hainbat jolas jarduera egingo dira, eta bertaratzen direnek ingeniaritza enpresa baten errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dute.
MONDRAGON Assembly Taldeari buruz
Nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Jada sei ekoizpen lantegi ditu: Aretxabaletan (Gipuzkoa), bere egoitza nagusian; Mexikon; Frantzian; Alemanian; Txinan eta Brasilen; eta Indian filial bat. Hainbat sektoretan dihardugu: eguzki energia, automobilgintza, etxetresna elektrikoetako osagaiak, kosmetikoak, gailu medikoak eta osagai elektronikoak. 425 pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta 2019an 75 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen.