Milanoko hostalaritza azoka garrantzitsuan izan da Fagor Industrial

HOST2019 Azokak urriaren 18an ireki zituen ateak eta atzo amaitu zen. Fagor Industrialek eta Onnera Group-ek bezero, hornitzaile eta lagunak artatu ditu bertatik bertara.
Card image cap
Eneko Atxa sukaldaria, Fagor Industrialeko lan-taldearekin.
2019/10/23

HostMilano munduko azoka garrantzitsuena da ostalaritza eta errestaurazioaren sektorean dihardutenentzat. Erreferentziazko hitzordua ezbairik gabe arloko profesional eta marka guztientzat. Negozioa egiteko leku aproposa.

Aurten, HostMilano 41. ediziora iritsi da, eta aurtengoan ere, aurreko edizioetan bezalaxe, datozen tendentziak erakutsi ditu. Ostalaritzaren eta errestaurazioaren arlo zabalean, baina zehaztasun handiarekin, hiru makro-espaziotan alor ezberdinetako produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu: Errestaurazio profesionala: Ogia | Pizza | Pasta - Kafea | tea; Taberna | Kafe makinak | Vending; Izozkiak | Pasteleria - Altzariak | Teknologia | Mahaia.

Onnera Group-eko eta Fagor Industrialeko ordezkariek urriaren 18tik atzora arteko egonaldia egin dute Italia iparraldean, eta aukera izan dute bezero eta hornitzaileekin esperientzia ezberdinak konpartitzeko. 

 

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala