Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
MIBA, bere sektoreko lehen enpresa da esne behientzako pentsuetan karbono aztarna egiaztatzen duena
Karbono aztarnaren kalkuluak berotegi-efektuko gasen igorpenen maila ezagutzen laguntzen du, batik bat produktu edo zerbitzu baten bizitza zikloari dagokionez. Gaur egun, agroelikadura sektoreko gero eta enpresa gehiago ari dira karbono aztarnaren kalkulua egiten, eta produktuen etiketetan erakusten du bakoitzak bere datua.
Sektoreko tendentziaz jabetuta eta merkatuan dagoen beharretara egokitzeko asmoz, MIBA kooperatibak iaz ekin zion kalkulua ateratzeko prozesuari eta dagoeneko egiaztatu du esne behientzako pentsuetan karbono aztarna. Sektoreko lehen enpresa da egiaztapena lortzen, estatu zein Europa mailan.
Datuen azalpena
Prozesua bera azaltzeko eta lorpenak plazaratzeko, ekitaldi berezia antolatu zuen kooperatibak pasa den urtarrilaren 25ean, Lea Artibain. Ekitaldiaren izenburua “Karbono aztarna elikagaien sektorean” izan zen. Bertara, kooperatibako langile guztiak zeunden gonbidatuta eta honako hitzaldiak eskaini ziren: Asier Sopelana, Factor CO2 enpresako ordezkariak “Karbono aztarna agroelikadura sektorean”; Asier Morales, MIBAko ordezkariak “Karbono aztarnaren kalkulua esne behien eta untxien pentsuan”; Oscar del Hierro, Neiker Tecnaliako ordezkariak “Karbono aztarna EAEko behi esne ikuilu batean”; eta Jose Jesús Perez de Ciriza, Intiako ordezkariak “Nafarroako zerealen karbono aztarna”.