Martin Ugalde beka jaso dute Ainhoa Larrañaga, Eneko Bidegain eta Zuriñe Maguregi unibertsitate irakasleek

Card image cap
2019/11/15

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleak dira hirurak eta 'Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan' proiektua aurkeztu dute.

Martin Ugalde parkeak, Berria fundazioak, Elkar fundazioak eta Jakin fundazioak antolatutako beka da, Andoaingo Udalaren laguntzarekin batera eta bi urtean behin ematen dute. Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean jaso zuten beka.

Landu beharko duten gaia honako hau izango da: Euskal Herria hedabideetan. Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak?. Eta horretarako urtebeteko epea dute. Irakasleek adierazi zuten dagoeneko hasita daudela aztertzen, eta, gaineratu zuten gaiak kezka eragiten diela. Epaimahaiak, ostera, gaia planteatzeko modua "interesgarria" izan dela aipatu zuen, besteak beste.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea