Manu Marañon MONDRAGONen izan da euskara koordinatzaileekin komunikazioa lantzen

Urriaren 15ean Manu Marañonen hitzaldia jaso genuen MONDRAGON Korporazioko berrogeita hamar bat euskara koordinatzaile eta eragilek: “Jendaurrean hizlari: hau ez da magia, gimnasia baizik”.
2013/11/11

Hitzaldia, euskara eragileak heztea helburutzat izanik, MONDRAGONeko Euskara Batzordeak eta Euskararen Mahai Teknikoak antolatu zuten.

Manuk adierazitakoaren arabera, hiru alderdi hauek dute garrantzia komunikazioan: adimenak, emozioak eta etikak. Garrantzi txikiena duena adimena da, ondoren emozioa eta garrantzitsuena etika da. Gure ezaugarri pertsonalak gako dira ondo komunikatzeko, eta ematen ditugun datuak baino garrantzitsuagoak dira transmititzen ditugun esperientzia eta emozioak (baikortasuna, sinesgarritasuna…).

Aurki Manu Marañonek beste ikastaro hau emango du Garaia Berrikuntza Gunean: “Jendaurrean efikaziaz hitz egitea”. Lau egunetako ikastaroa da: azaroaren 28 eta abenduaren  5, 12 eta 19an, arratsaldeko 14:30etik 18,30era.