Maierren gertatutako suteak ez ditu kalterik eragin lantegi barruan

Gaur goizean sutea gertatu da Maier kooperatibak Ajangizen (Bizkaia) duen lantokiaren kanpokaldean. Zorionez, suteak soilik kalte materialak eragin ditu paketatze gunean.
Card image cap
2013/08/29

Gaur goizean Maier kooperatibaren kanpoaldean gertatutako suteak soilik kalte materialak eragin ditu. Halaxe dio, Ajangizko (Bizkaia) kooperatibako zuzendaritzak helarazitako oharrak. "Suteak soilik kalte materialak eragin ditu eta egoera kontrolpean dago".

Suak batez ere paketatze gunean eragin ditu kalteak. Instalazio eta bitarteko produktiboek, berriz, ez dute inolako kalterik jasan. Une honetan sutearen arrazoiak argitu nahian ari da zuzendaritza, eta lehen bailehen "normaltasunera itzuli" nahi dutela adierazi dute oharraren bitartez.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.