Irakurriena
- 1. ONNERA Group-ek 2022an salmenten marka hautsi du 380 milioi euroko zifra lortuta
- 2. Lortek-ek SMARTLAB instalazioa aurkeztu du
- 3. Fagor Arrasate Ribinerf teknologikoaren kapital sozialean sartu da
- 4. Hotza fabrikatzen duen kooperatiba
- 5. Tafalla Iron Foundry Koop. E.: etapa berria
- 6. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 7. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 8. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 9. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 10. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
LKS Next enpresak TicketBai BATUZ gida kaleratu du

Enpresa guztietako finantza-sailak, haien tamaina edo jarduera edozein dela ere, une zaila bizitzen ari dira beren prozesuak egokitzeko garaian, foru-ogasunekiko harremanari dagokionez. Administrazio-taldeak ziurgabetasunez bizi dira beren funtzionamenduari eragiten dion ogasun-eskakizun berri baten aurrean, eta horrek beren informazio-sistemak eta sistema teknologikoak egokitzea eskatuko du. Izan ere, kasu batzuetan egungo sistema informatikoak egokitu ere egin behar dira, edo are eguneratuagoak diren beste batzuekin ordezkatu, eta erakunde askotan ERP aldatzea ere planteatu da.
Baina, benetan, zer da TicketBai?
Hiru foru-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak diseinatutako proiektua da. Horren bidez, jarduera ekonomikoa garatzen duten pertsona guztiek (fisikoek eta juridikoek) hiru ogasunek eskatzen dituzten baldintza teknikoak betetzen dituen fakturazio-softwarea erabili beharko dute. Hain erraza eta korapilatsua aldi berean.
Gauza bera al da hiru lurraldeetan? Zein arauk arautzen du?
Oinarria eta helburua berbera da, fakturazio elektronikoa, oinarrizko hiru alderdi hauek betetzen dituen software bermatzaile baten bidez:
1.- Fakturazio-software bat izatea, TicketBai edo software bermatzailearekin homologatua.
2.- TicketBai-ra egokitutako gailuak izatea (ST, Tablet ordenagailua)
3.- XML fitxategian sinadura elektronikorako faktura inprimatu aurreko prozesua garatzea.
Enpresei laguntzeko, LKS Next Taldetik enpresei laguntza integrala emateko gaitasunak ditugu, gure ibilbide luzea dela eta, enpresen finantza-sailei lagunduz.
Horregatik guztiagatik, hiru foru-aldundietan erregistratuta gaude software bermatzailearen kudeatzaile gisa, eta merkatuan dauden ERP eta plataforma nagusietako batzuetan (Microsoft Business Central edo Navision, SAP, Oracle, IFS edo Nodhos) Ticket Bai-rako irtenbide teknologiko homologatuak ditugu.
Era berean, zerga-kontuetan eskarmentu handia duen gure lege-taldeak enpresari lagun diezaioke, TicketBai sistema ezartzean sor dakizkiokeen zalantza edo kontsultei dagokienez.
Gehiago jakin nahi duzu?
Deskargatu gure TicketBai BATUZ gida eta sartu borondatezko ezarpen-aldien xehetasunetan, indarrean dagoen araudian.
https://www.lksnext.com/es/publicaciones/documentacion/guia-implantacion-ticketbai-by-lks-next-2022/