TUlankide MONDRAGON

LagunArok enplegu plan bat aktibatu du birkokatutako bazkideak sozietateetan finkatzea bultzatzeko

2019/02/11

Enplegu Laguntzarako hainbat neurri onartu ditu, kooperatiben babesarekin, batez ere sozietatean finkatzen laguntzeko. Halaber, neurriak proposatzen ditu finkatzeko planetan lekurik izango ez duten mutualistentzat.
LagunArok enplegu plan bat aktibatu du birkokatutako bazkideak sozietateetan finkatzea bultzatzeko

LagunArok urrats bat egin du aurrera Enplegu Laguntzaren prestazioaren kudeaketari dagokionez. Birkokatuta 800 lagun inguru daudelarik, eta ikusirik birkokapen horien izaera behin-behinekoa dela eta behin betiko finkatzeko arazoak daudela, LagunArok, kooperatibekin elkarlanean, ekintza plan bat abiarazi du, sozietatean finkatzen laguntzeko.

Planak gastua nabarmen handitzea dakar, eta zenbat ekintza plantatzen ditu, langabezia estrukturalean dagoen kolektiboaren adinaren arabera, bi talde bereizita: 50 urtetik gorakoak eta 50 urtetik beherakoak.

Halaber, proposamenak egiten dira finkatzeko planetan lekurik ez duten eta erretiratzeko aukera oso epe luzera duten mutualisten kolektiboari zuzenduta.

Berez, joan den abenduaren 1ean aktibatu zen enplegu laguntzako plan honek bi urteko indarraldia dauka, 2020ko abenduaren 31ra arte, eta orduan egingo da balorazio bat martxan jarri eta gero lortutako emaitzei dagokienez.

50 urtetik gorakoak

Laguntza handitzeko neurriak proposatzen dira 50 urtetik gorako bazkideak finkatzen dituzten kooperatiba hartzaileentzat, esaterako, behin betiko birkokapenetarako laguntza ekonomikoak %15 handitzea, edo estaldura sare bat osatzea, finkatutako bazkide horiek aurre-jubilatu ahal izateko, baldin eta kooperatiba hartzailea gerora langabezia estrukturaleko espediente batean sartzen bada.

Sozietatean finkatzea ezinezko balitz, behin-behineko birkokapena egonkortzeko neurriak ere planteatzen dira, pizgarri ekonomikoen bitartez, beste aukera batzuen aurretik birkokapena mantentzen duten kooperatibentzat.

Lea Artibai Ikastetxea 2017 -1

50 urtetik beherakoak

Ahalegina, batez ere, prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzetara zuzentzen da, kolektibo horren profila kooperatiben beharretara egokitzeko. Onartutako neurrian artean nabarmentzen dira lanaldia murrizteko aukera, lan egin gabeko orduak konpentsatuz, Goi Mailako Heziketa Ziklo (GMHZ) bat lortzeko, eta baita ere eszedentzia bat hartzeko aukera, ikasketak egiteko, LagunAroren aldetik laguntza ekonomiko baten bitartez.

Horrez gain, kolektibo horietako pertsonak sozietatean finkatzea bultzatzeko, %10 handitu da behin betiko birkokapenetarako laguntza ekonomikoen zenbatekoa.

Finean, plan berritzaile bat da, bi urteko epealdirako, eragindako alde guztiak inplikatzen dituena –LagunAro, kooperatibak eta mutualistak–, neurri berriak eskainiz langabezia estrukturalean dauden bazkideak enplegatzeko irtenbideak bultzatzeko. Edonola ere, plana amaitu aurretik, 2020ko abenduan, eraginkortasuna aztertuko da eta, lortutako emaitzen arabera, proposatuko da amaitzea, luzatzea edo egokitzea. 

Eguraldia
Osteguna 25 Min: 9
Max: 16
Ostirala 26 Min: 8
Max: 15
Larunbata 27 Min: 7
Max: 16
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak