Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
LagunAro, EPSVk dotoreziaz ospatzen ditu urrezko ezteiak
Lagun Aro, EPSVk 28.000 mutualistari eta 13.000 pentsioduni ematen die estaldura, eta aurten urrezko ezteiak ospatzen ditu. Aukera hori aprobetxatuta dotoreziaz jantzi da erakundea eta horren adibide ederra erakutsi zuen pasa den ostiralean, uztailaren 7an Arrasaten egin zuen ekitaldian.
Oroitzapenezko ekitaldian izan ziren, besteak beste: Iñigo Urkullu Jaurlaritzako Lehendakaria; MONDRAGON Korporazioko lehendakaria, Iñigo Ucín; Gipuzkoako ahaldun nagusia, Markel Olano; Lana eta Justizia sailburua, María Jesús San José; eta Arrasateko alkatea den María Ubarretxena.
Carlos Maza, LagunAro, EPSVko idazkariak egin zuen aurkezpen lana. Hasiera emateko, Aukeran dantza taldeko dantzariek ohorezko aurreskua eskaini zuten eta ondoren Jose Antonio Alustizak hartu zuen hitza, entitateko lehendakariak. Jarraian, LagunAron lana egin duen eta jubilazioa hartu berri duen pertsona batek protagonizatu duen bideo hunkigarria proiektatu zen.
Omenaldi sentikorra
50. urteurrena betetzen den une honetan, ibilbide luzean bidelagun izan diren pertsona guztiak aintzat hartuta, ostiraleko ekitaldian honako pertsona hauek jaso zuten omenaldi berezia: Román Balanzategui, Jesús Goienetxe eta José Antonio Ajuria lehendakari ohiak; zuzendari nagusiak izan ziren José Ayala (hilda), Eduardo Arana, Xabier Elizondo eta Julio Gallastegui (azken bi hauek ez ziren bertaratu); Kontseilu Orokorreko kide izan direnak eta hauen guztien izenean Juan Larrañaga eta Juan Domingo Gaztañaga, eta baita José María Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogotia, esperientzia kooperatiboaren fundatzaileak izan zirenak eta José María Arizmendiarrietaren kolaboratzaileak.
Ekitaldiari amaiera emateko Iñigo Urkullu Lehendakariak hartu zuen hitza eta aukera aprobetxatu zuen LagunAro, EPSV zoriontzeko eta urte hauetan guztietan egin duen lana goraipatzeko, batik bat momentu txarrenetan eman duen erantzuna.
Ospakizunak ez ziren ostiralean bukatu, eta larunbatean familien arteko ekitaldia egin zuen. Horrez gain, gaur bertan, arratsaldeko 6etatik aurrera beste ekitaldi bat egingo dute, LagunAro, EPSVko hornitzaile eta kolaboratzaileekin.
Ekitaldiko argazki gehiago: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums