Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak, Eroskik eta Korporazioak bat egin dute BAT proiektuarekin

BATek (B Accelerator Tower) Bizkaia nazioarteko ekintzailetza- eta berrikuntza-nodo gisa duen posizionamendua indartu nahi du. Hogeita hamar bat euskal enpresak proiektuaren aldeko apustua egin dute.
Card image cap
2022/01/18

Bizkaia Dorreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa irailean jarriko da martxan, BAT (B Accelerator Tower) izenarekin eta lau solairu erabilgarrirekin, nahiz eta helburua "10.000 m2-raino haztea" izango den. Hogeita hamar enpresa handik baieztatu dute proiektuan parte hartuko dutela. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatu dute, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du. PwC-k kudeatuko du, Talent Garden eta Impact Hub-ekin batera.

Ekimena, Bizkaia nazioartean erreferentzia den ekintzailetza- eta berrikuntza-nodo gisa indartzeko estrategiaren barruan kokatzen da, eta "lehen mailako eragileen euskal eta nazioarteko ekosistema" baten lankidetzaz "elikatuko" da, atzo, proiektuaren aurkezpenean, Unai Rementeria diputatu nagusiak adierazi zuenez.

"Hogeita hamar bat enpresa handik baieztatu dute BAT proiektuan parte hartuko dutela, nazioarteko erreferentziako ekintzailetza- eta berrikuntza-nodoa eraikitzeko".

Parte hartzen duten eragileak

Hauek osatzen dute ekosistema hori: Iberdrola, Petronor, Repsol, Nortegas, Elecnor, Ormazabal eta Arteche energiaren alorrean; Kutxabankek eta BBK, BBVA, Santander, Laboral Kutxa, CaixaBank eta Sabadell Fintech sektorean; Euskaltel, Telefónica, Ibermática, Gertek eta Retabet Telekomunikazio eta Teknologia alorrean; CAF, MONDRAGON Korporazioa, Kapsch, Tubacex, Euskontrol, Viuda de Sainz, Altuna y Uria Industria, Azpiegiturak eta Mugikortasuna alorrean; Eroski, Kaiku eta La Salve Foodtech alorrean.

Enpresa horiek izango dira konektatuta izango direnak, beste zentro teknologikoekin batera, Azti eta Tecnalia esate baterako. Horrez gain, parte hartuko dute: UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateak; klusterrak eta eragile sektorialak, hala nola, Gaia, Energiaren Clusterra, Aclima, Uniport, Eraikune, ACICAE, Bilboko Portua Fundazioa eta Mugikortasun eta Logistika klusterra.  Halaber, inbertsio-agenteek eta azeleratzaileek ere parte hartzen dute, hala nola Blackshiip, Inveready, White Summit Capital, Easo Ventures, Talde, Artizarra, berriup eta Stellum Capital.

Banketxea

Banaketa komertziala

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.