Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
LABORAL Kutxak euskal kontsumitzaileen konfiantzari buruzko 2020ko hirugarren hiruhileko txostena argitaratu du
Covid-19ak sortutako krisiaren ondorioek ezkortasunean murgildu dute euskal gizartea: Euskal Kontsumitzaileen Konfiantzaren Adierazlea negatiboa da (-30 puntu) eta okerrera egin du bigarren hiruhilekoarekin alderatuta (-24).
Ezkortasun maila hori 2008ko krisian erregistratutakoaren antzekoa da, nahiz eta bi krisi-egoerak oso desberdinak izan. Egungo krisitik irteteko, pandemia kontrolatu eta arindu behar da, jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko gakoak baitira, eta, ondorioz, baita familien konfiantza ere.
Zein iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetan egongo den bilakaera sozioekonomiko orokorraren inguruan?
• EAEko (-30) eta Estatuko (-27) familiak ezkorragoak dira EB-27 (-16), Alemania (-9), Frantzia (-12) edo Erresuma Batua (-17) baino. Emaitza horiek bat datoz herrialde bakoitzean covid-19ak izan duen eraginarekin, bai gaixotasunari dagokionez, bai ondorio ekonomikoei dagokienez.
Zein faktorek eraikitzen dute EAEko familien konfiantza eta horren bilakaera?
• Egoerak okerrera egingo duenaren iritzia gailentzen da: ekonomia orokorraren (-45) eta enpleguaren (-58) gaineko itxaropenak hondoa jota daude eta okerrera egiten
dute bigarren hiruhilekoarekin alderatuta (-32 eta -44 puntu, hurrenez hurren).
• Dena den, etxeko egoeraren balorazioa mantendu egiten da: etxeko ekonomiari eta aurrezteko ahalmenari buruzko itxaropenak negatiboak dira (-15 eta -4), baina ekonomia orokorrari (-45) eta enpleguari (-58) dagozkionak baino neurri askoz apalagoan. Eta, gainera, ez dute okerrera egin.
• Datuek babestu egiten dute familien aurreikuspenek okerrera egitea: otsaila eta abuztua bitartean, erregistratutako langabezia 29.211 pertsonatan handitu da EAEn, eta BPGa % 18,5 jaitsi da 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Nola eragiten du konfiantza-galerak familiaren gastuan eta inbertsioan?
• Prezioek hazkunde txikia izango dutela aurreikusten dute familiek, eta erosteko unearen balorazio negatiboa egiten dute (-10).
• Baina, nahiz eta bi adierazleek hobera egin duten bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, erosketa handiak egiteko itxaropenak negatiboa izaten jarraitzen du (-21), eta etxebizitza edo automobila erosteko asmoaren desoreka berresten da.
• Datuek babestu egiten dute familien kontsumoa eta inbertsioa murriztu egin dela: 2020ko urtarriletik ekainera bitartean 2019ko epe berean baino % 21 etxebizitza
gutxiago saldu dira; bestalde, urtarriletik abuztura bitartean, ibilgailuen salmentak % 7,7 egin du behera, uztaila eta abuztua bitartean izandako gorakadari esker (+% 58, apiriletik ekainera bitartean metatutakoarekin alderatuta).
Laburbilduz, EAEko familiek urteko laugarren hiruhilekoari aurre egin behar diote, covid-19aren hedapenaren "bigarren olatua" eta 2020an jarduera ekonomikoak eta enpleguak pixkanaka okerrera egin dutela kontuan hartuta.
2020ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoen artean, EAEko familiek galdu egin dute 2015etik irabazitako konfiantza. Galera horretan, ziurgabetasuna nagusitzen da ekonomia orokorraren eta enpleguaren bilakaerari dagokionez; horregatik, familiek erabakiak zuhurtziaz hartuko dituzte, aurreztearen aldeko apustua eginez (gerta litekeenaren aurrean) eta kontsumo- eta inbertsio-erabakiak atzeratuz.