Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala Masterra
Master honetan, gizarte-ekonomiako erakunde eta kooperatiben kudeaketa integralerako prestakuntza jasoko duzu. Horretarako, murgilduko zara munduan erreferentziazko den kooperatiba ekosistema batean, Arrasateko Kooperatiba Esperientzian.
Masterrak 60 ECTS kredituko balioa du, eta online bidez ematen da. Badago, gainera, Mondragonen egonaldi bat egiteko aukera. Metodologiari dagokionez, kasu eta erronketan oinarriturik, konpetentzien eta esperientzietan oinarrituriko ikaskuntzen aplikazio praktikoa sustatzen da.
Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala Masterra amaitzen duten ikasleek kooperatiben eta ekonomia sozialeko beste enpresa batzuen kudeaketa integralerako edo ikerketarako gaitasun praktikoak garatuko dituzte.
Kooperatibismoaren ezagutzan sakontzeaz gainera, zehazki, gaitasuna lortuko dute esparru hauetan kudeaketa- eta lidergo-funtzioak betetzeko:
- Erakundeetako parte-hartzea.
- Kultura kooperatiboa eta lantaldeak erraztea.
- (Barne) ekintzailetza eta berrikuntza.
- Marketina eta eraldaketa digitala.
- Estrategia.
- Talentuaren garapena.
- Interkooperazioa. Gizarte-eraldaketa.
Inskripzioa egiteko epea irekita dago:
- Ohiko epea: 2019-12-02tik 2020-06-19ra.
- Ezohiko epea: 2020-06-22tik 2020-09-04ra.
Eta matrikula, berriz;
- Esteka honetan.
- Mondragon Unibertsitatearen edozein fakultatetan.
Informazio gehiago honako helbidean: https://www.mondragon.edu/eu/unibertsitate-masterra-kooperatibismoan-kudeaketa-sozioenpresarialean/