Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
Kooperatibek 80 kilometro Korrikan
Korrikaren 22. edizioa martxoaren 31n Amurrion hasi eta apirilak 10ean Donostian amaituko da eta MONDRAGONeko kooperatibek 80 kilometro baino gehiago erosi dituzte. Halaber, diru ekarpenak egin dituzte Korrika eta bere xedea den euskararen normalizazioa babesteko. Gainera, Korrikaren inguruan denetariko jarduerak egingo dira, eta egiten ari dira dagoeneko, kooperatiba askotan.
Euskara planak
Korrikaren xedearekin bat egiten duten ekimenak babestetik harago, MONDRAGONeko 60 kooperatibak euskara planak dituzte, euskararen iraunkortasuna helburu. Horrenbestez, hizkuntzen kudeaketan modu profesionalean jardunez, laneko beste hizkuntzen artean euskarak bere lekua izatea bermatzen dute.
Korrikaren xedearekin bat egiten duten ekimenak babestetik harago, MONDRAGONeko 60 kooperatibak euskara planak dituzte, euskararen iraunkortasuna helburu.
Korporazioak lankideen parte hartzea, sortze kolektiboa eta inklusibitatea ardatz duten euskara planak sustatzen jarraituko du bere kooperatiben artean, bere ingurunearen eraldaketa sozialarekin konprometiturik, lanaren bitartez euskararen iraunkortasuna bermatzeko.
Horretarako, 2021-2024 epealdiko politika sozio-enpresarialen artean, kooperatibetan euskararen ezagutza eta erabilera indartzeko bideak urratzeko zeregina du jasota MONDRAGONek.
Horrenbestez, hezkuntzatik lan mundura salto egiten duten ikasleek beraien hoberena emateko ere prestatuta daude kooperatibak, euskaraz ere ikasi dutenei euskaraz ere lan egiteko aukera eskainiz eta hizkuntza eta kultura ezberdinetako hiztunen bizikidetza sustatuz.
Bidali zuen argazkiak!
TU Lankidek jarraipena egingo dio Korrikari eta kooperatiben parte hartzea jasotzeko, hauxe proposatzen dugu: bidali zuen argazkiak helbide honetara, argazki galeria sortzeko eta ondorengo balorazioa egiteko: tulankide@arteman.org