TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak

Ontzi eta bilgarriek ingurumenean duten eragina gutxitu du Eroskik

2011/08/18

Ingurumenarekin duen konpromisoari eutsiz eta bere plan estrategikoa jarraituz, Eroskik gutxitu egin du ontzi eta bilgarriek ingurumenean duten eragina. Horretarako, AZTI-Tecnalia Zentro Teknologikoarekin batera erreminta informatiko bat garatu dute.

Gehiago irakurri

Ekonomia soziala aztergai Oñatiko Soziologia Institutuak antolatutako nazioarteko kongresuan

2011/08/16

MONDRAGON Korporazioak espazio berezia izan zuen nazioarteko kongresuan; izan ere, Mikel Lezamizek esperientzia kooperatiboaren gaineko hitzaldia eskaini zuen lehenengo eguneko saioan. Arrasateko kooperatiben ibilbide historikoa eta egungo egoera nabarmendu zituen.

Gehiago irakurri

Alecopek kontratu garrantzitsua lortu du Marokon

2011/08/15

Kenitrako (Maroko) industriagunean kokatuta dagoen Automobil arloko Hezkuntzarako Zentro Nagusia kudeatzeaz arduratuko da Alecop datozen zortzi urteotan.

Gehiago irakurri

2010eko emaitzak mantenduko ditu Euskadiko Kutxak

2011/08/08

Aurtengo ingurune ekonomikoa zaila da, honako baldintzatzaile hauen ondorioz: familien (etxebizitza erostea eta kontsumoa) eta enpresen (produkzio-jarduera apala dute oraindik) inbertsio-premia txikiagoak; berankortasun mailak handituz doaz. Gauzak horrela, 2011ko lehen sehilekoko emaitzak bat datoz Gestio Planean ezarritako aurreikuspenekin. Hala, urtearen bukaerarako, 2010eko emaitzak errepikatzea aurreikusten da.

Gehiago irakurri

'Culinary Zinema', Basque Culinary Center eta Donostia Zinemaldiak elkarrekin antolatuta

2011/08/04

Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak elkarlan hitzarmena sinatu dute 'Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia' sailerako.

Gehiago irakurri

Herri indigenetako 18 ikaslek parte hartu dute Jatorrizko Hizkuntza eta Identitateak aditu tituluan

2011/08/01

Euskararen normalizazio prozesuarekin lotuta, Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagutzeko tartea hartu dute uztailean ikasleek, eta Fagor Industrial ere bisitatu zuten. Ikastolen Elkartea, euskaltegiak, Euskaltzaindia, aisialdi taldeak, erakunde publikoak… lan munduan euskararen garapenerako egiten diren planak ezagutu nahi izan dituzte. Garabidek eta Huhezik antolatzen dute aditu titulua.

Gehiago irakurri

San Diegoko unibertsitatea MONDRAGONen bisitan

2011/07/29

San Diegoko unibertsitateko 18 lagun Arrasaten izan ziren uztaila hasieran.

Gehiago irakurri

Fagor Automationek Shanghaiko bi azokatan hartu du parte

2011/07/28

Ekainean Shanghain egindako Beijing Essen Welding & Cutting 2011 eta EASTPO 2011 azoketan hartu du parte Fagor Automationek.

Gehiago irakurri

Sergio Presa irabazle, Mondragon Unibertsitateak Euskal Encounterren antolatutako lehiaketan

2011/07/27

Automatikako ingeniaria da Presa eta lanbidez programatzailea. Euskal Encounterrek informatikako 6.000 zale bildu ditu BECen asteburuan.

Gehiago irakurri

Miriam Lukik 'Euslandia' idatzi du, EKT aditu tituluan oinarritua

2011/07/26

2008-2009 ikasturtean hartu zuen parte Miriam Luki kazetariak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren bigarren edizioan. Graduondoko hartan adituei entzundakotik abiatuta, barne gogoeta piztu zitzaion Miriami, eta haren emaitza da 'Euslandia' liburua.

Gehiago irakurri

Ekiten sariak banatu ditu Mondragon Unibertsitateak

2011/07/21

Erosketak orgarik gabe egiteko proiektuak (Erosotasuna erosketetan), baserriko eta sasoiko produktuak on line saldu eta etxera eramateko proiektuak (BaserriTIK) eta bizikletak garbitzen duen txanpon bidezko makinaren egitasmoak (Bike washer) jaso dute aurten Mondragon Unibertsitateak urtero banatzen dituen Ekiten sariak.

Gehiago irakurri

Kontsumitzaileekin hegaluzea dastatzeko saioak egingo dituzte Basque Culinary Center eta Eroskik

2011/07/20

'Cocinando nuestros sabores' edo 'Gure zaporeak kozinatzen' izeneko programa martxan jarri dute Basque Culinary Center eta Eroskik, tokiko produktuak sustatzeko. Ekimen hau bi erakundeek duela gutxi sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitzetako bat da. Eroskik bere saltokietako batzuetan jarduerak burutuko ditu, eta leku ugaritan hainbat ekitaldi antolatu, hala nola Pasaiako Portuan eta Donostialdeko hornitzaileen ekoizpen-zentroetan.

Gehiago irakurri

Jesus Mari Herrasti: "Gerora begira, erabili beharreko metodoa da karbono-aztarnarena"

2011/07/13

Uztailaren 1ean karbono-aztarnaren gaineko lehen jardunaldia antolatu zuen Aliatec-ek Garaia Berrikuntza Gunean. Jardunaldia bukatzeko bertan parte hartutako adituekin mahai-ingurua egin zen eta Jesus Mari Herrasti Garaia Berrikuntza Guneko lehendakaria aritu zen moderatzaile lanetan.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolaren eskutik 700 lagun ari dira parte hartzen udalekuetan

2011/07/11

Garesen, Acedon, Otsagabian eta Zurizan egiten ari diren udalekuetan Arizmendi Ikastolako 700 lagun inguru ari dira parte hartzen. Gainera, azken zikloan dauden 50 ikasle eta hamar irakaslek Santiago bidea egingo dute bizikletan, Salamancatik Fisterrara.

Gehiago irakurri

LEINN: Ekintzaileen unibertsitatea

2011/07/08

Mondragon Unibertsitateak 2008an martxan jarritako Gradua da LEINN, Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra. Ikaskuntza metodoa Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egiten ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Enpresa errealak sortzea sustatzen du eta, gradua martxan jarri zenetik, zortzi enpresa-proiektu sortu dira.

Gehiago irakurri

Ekintzaileen lehen topaketa Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

2011/06/30

Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatuta, ekainean Ekintzaileen I. Topaketa egin zen Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ekintzailearekiko sentsibilizazio programaren baitan ospatu zen jardunaldia.

Gehiago irakurri

Bezeroekin harreman gertukoagoa izango du Fagor Industrialek showroom berrian

2011/06/29

Fagor Industrialek Oñatin duen lantegian du showroom berria. 625 metro koadro ditu eta 650.000 euroko inbertsioa egin dute. Labe, sukalde, garbigailu industrial eta lantegian egiten dituzten produktuak ikus ditzakete bertan kooperatibaren bezeroek, eta produktu horien ezaugarriak eta funtzionamendua gertu gertutik ezagutu, hornitzaile-bezero arteko zuzeneko harremanarekin.

Gehiago irakurri

Stuttgarten eginiko Blechexpo azokan parte hartu du Fagor Arrasatek

2011/06/24

Azoka, ekainaren 6tik 9ra bitartean egin zen Alemaniako Stuttgart hirian. Arrasateko kooperatibak merkaturatu dituen azken produktuak aurkeztu zituen bertan.

Gehiago irakurri

Proiekeko produktuak erakusgai, Bilboko Basque Living nazioarteko jardunaldian

2011/06/21

Hiriko altzarien diseinuan, ekoizpenean, instalazioan eta mantenimentuan espezializatutako Proiek enpresa Bilboko Basque Living jardunaldietan parte hartzen egon da egunotan, ekainaren 20 eta 21ean.

Gehiago irakurri

'Konprenitzen' ekimena, euskarazko gutxieneko ulermen maila lortzeko

2011/06/15

Fagor Etxetresnetako Egosketa negozio-unitatean jarri da martxan 'Konprenitzen' ekimena. Helburua da euskaraz ulertzen ez duten lantaldeko kideek gutxieneko ulermen maila lortzea, bileretan euskararen erabilera handitu dedin.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 28 Min: 5
Max: 13
Asteazkena 29 Min: 5
Max: 17
Osteguna 30 Min: 11
Max: 16
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak