TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak

Nafarroako zenbait kooperatibak Kooperatibatu Elkartea sortu dute

2012/04/17

Elkartu egiten dira elkarri laguntzeko, elkarrekin ekimenak antolatu eta inguruan eragiteko. Orain gutxi Kooperatibatu Elkartea sortu dute eraginkortasun handiagoz jarduteko.

Gehiago irakurri

Kidek Txinan duen filialak Refrigeration Exhibition azokan parte hartu du

2012/04/16

Kide S. Coop. taldeak Txinan duen Kunshan Kedi Refrigeration Equipment filialak hirugarren urtez parte hartu du China Refrigeration Exhibition azokan. Aurtengo edizioa Pekinen egin dute, eta instalatzaile, banatzaile, erabiltzaile eta merkatuko beste aktore ugari izan dira han.

Gehiago irakurri

Javier Murok irabazi du Soraluze S. Coop. taldearen 50. urteurreneko eskultura lehiaketa

2012/04/16

Javier Muro nafarraren 'Reto al futuro' lanak irabazi du lehiaketa kooperatibako bazkideen artean egindako bozketa bidez. Muroren lanaz gain beste sei lan ere aurkeztu dituzte lehiaketara.

Gehiago irakurri

Izendapen berriak MONDRAGON Korporazioan

2012/04/13

Mikel Zabala, Iñigo Ucin eta Fabian Bilbao izango dira MONDRAGON Korporazioko lehendakariorde berriak. Josemi Arregi Osagaien Dibisiora itzuliko da.

Gehiago irakurri

Fagor Elektronika Txina 2012 elektronika azokan izan da

2012/04/03

Martxoaren 20tik 22ra egin zuten azoka Shanghain. Azoka berria izan arren, mundu mailako elektronika osagarri diskretuak egiten dituzten ekoizle nagusiak elkartu ziren azokan.

Gehiago irakurri

“Lodosak aukera eman digu gure nortasuna biziberritzeko, gure izaera kooperatiboa sustatzeko eta identitate euskalduna sentitzeko”

2012/04/03

Arizmendi Ikastola, beste proiektu batzuen artean, bere nortasuna indartzeko prozesuan murgilduta dago. Nortasuna biziberritu, izaera kooperatiboa sustatuz eta identitate euskalduna garatuz. Horiexek dira helburuak eta horien gainean hitz egin dugu Andoni Mujika, Arizmendi Ikastola kooperatibako lehendakariarekin.

Gehiago irakurri

Metapostaren erabilera sustatuko du MONDRAGONek, taldeko kooperatibetan

2012/03/28

Metapostaren lehen urteurrenarekin batera, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta MONDRAGON Korporazioak hitzarmen bat sinatu dute korporazioa osatzen duten hainbat enpresa, ikastetxe eta beste entitateetan Metaposta Sistema Ezartzeko Plana abian jartzeko.

Gehiago irakurri

Fagor Automation Alemaniako prentsa espezializatuan

2012/03/23

Astean makina-erremintan espezializatutako Alemaniako bost hedabideren bisita izan dute Fagor Automationen. Sektore horretako munduko bigarren esportatzailea eta hirugarren ekoizlea da Alemania.

Gehiago irakurri

Eroskik 4.000 langile baino gehiago integratu ditu bazkide jabe berri gisa

2012/03/22

Guztira Eroski hipermerkatu eta supermerkatuetako 4.142 langile bazkide kooperatibista bihurtu dira, langileek beraiek onartutako planari jarraituz.

Gehiago irakurri

Hizketaldi formalak hasi dituzte Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak, kooperazio-proiektu komuna martxan jartzeko

2012/03/20

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa kreditu-kooperatibek bi entitateak integratzera zuzendutako hizketaldi formalen prozesu bati ekin diote. Helburua da Kooperatibismoaren Balore eta Printzipioei eusten dien banka egiteko eredua bultzatzea.

Gehiago irakurri

SPRIk eta MONDRAGONek hitzarmena sinatu dute Punen (India) enpresak kokatzeko

2012/03/20

Hitzarmenaren bidez, Punen eraikitzen ari den industrialdearen 160.000 metro koadroetatik 40.000 utziko dizkio MONDRAGONek SPRIri, Korporaziokoak ez diren enpresak bertan kokatu daitezen.

Gehiago irakurri

Coprecik azken berrikuntzak erakutsi ditu Atlantako HPBA 2012 azokan

2012/03/14

HPBA 2012 (Hearth, Patio & Barbacue Expo), amerikar kontinentean egiten den sektoreko azokarik handiena da eta sektoreko milaka profesional batzen ditu urtero.

Gehiago irakurri

Lagun Aro Aseguruak Euskadiko Kutxan integratzeko prozesua

2012/03/07

Joan den abenduan Euskadiko Kutxak 65 milioi euro inbertitu zituen Seguros Lagun Aro SA eta Seguros Lagun Aro Vida SA konpainien kapitalaren %100 eskuratzeko. Eragiketa horrekin Euskadiko Kutxak bere Banku aseguruen estrategia berriaren hedapena hasi nahi du, zeinean bezeroaganako espezializazioa eta orientazio bakarra lehenetsiko diren negozio finantzarioei eta aseguruetakoei dagokienez.

Gehiago irakurri

IK4-Ideko High Speed Machining kongresuaren 9. edizioan egongo da

2012/03/07

Fabrikazio eta produkzio industrialeko teknologietan espezializatutako IK4-Ideko zentro teknologikoak lau ponentzia emango ditu martxoaren 7an eta 8an Donostiako Kursaalean egingo den kongresuan.

Gehiago irakurri

19,4 milioi euroko irabaziak izan ditu Euskadiko Kutxak 2011n

2012/02/29

Zergen ondoren, Euskadiko Kutxaren 2011ko emaitzak 19,4 milioi eurokoak izan dira; 2010 urtean baino %62 gutxiago.

Gehiago irakurri

Arizmendiko ikasleak Sitgesen izango dira, Europako Gazte Parlamentuaren oratoria lehiaketan

2012/02/28

Gazte Parlamentuaren oratoria lehiaketako lehen kanporaketa domekan, hilaren 25ean jokatu zuten, Arrasaten eta haiekin batera Arizmendiko Gaztelupe guneko beste talde bat eta Bergarako Aranzadi ikastolako beste bat lehiatu ziren. Lehen kanporaketa horretan guztira bost taldek hartu zuten parte eta Zornotzako Lauaxeta ikastola sailkatu zen lehenengo.

Gehiago irakurri

Fabian Bilbao izango da Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeko zuzendari nagusi berria

2012/02/28

Fagor Etxetresna Elektrikoen Talde kooperatiboko Kontseilu Errektoreak Fabian Bilbao izendatu zuen, joan den ostiralean, zuzendari nagusi berria izateko, Txema Gisasolaren ordez, horrek datorren uztailaren 1etik aurrera Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakaritza beteko baitu.

Gehiago irakurri

Fagor Edergarden, urak tratatzeko enpresa berria

2012/02/27

Jarduera berria Fagor Ederlan eta Fagor Arrasate kooperatibek sustatu dute, eta MONDRAGON Korporaziotik lankidetzarako bultzatzen diren ekimenen fruitua da.

Gehiago irakurri

Gizarte-erantzukizunari buruzko jardunaldia Bidasoako campusean

2012/02/24

Bidasoa eskualdeko unibertsitateko, batxilergoko eta lanbide-heziketako 70 ikaslek gizarte-erantzukizunaren inguruko 10 gaiei buruz gogoeta egiteko aukera izan dute, eskualde horretako arazo errealei irtenbideak emateko.

Gehiago irakurri

Fagor Automationeko CNC sistemekin 28 metro luze den makina ekoiztu da

2012/02/22

Goratu enpresa elgoibartarrak makina berritzaile bat ekoiztu du, 28 metro luze da eta ontzigintza sektorerako piezak egiten ditu. Arrasateko Fagor Automation kooperatibak jarri dizkio CNC sistemak.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Ostirala 10 Min: 11
Max: 24
Larunbata 11 Min: 12
Max: 21
Igandea 12 Min: 11
Max: 21
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak