TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak

Euskadiko Kutxak 51,4 milioi euroko mozkinak lortu ditu

2011/02/17

Euskadiko Kutxak oraintsu aurkeztu ditu pasa den ekitaldiko datu orokorrak. Horien arabera, 51,4 milioi euroko mozkinak lortu ditu, hau da, 2009 ekitaldian baino %9,8 gutxiago.

Gehiago irakurri

Ziklo berria eta ate irekiak Lea Artibai Ikastetxean

2011/02/17

Otsailaren 12an ate irekiak izango dira Lea Artibai ikastetxean, ikasturte berrian izango den eskaintzaren berri emateko. Informazioa jasotzeaz gain, batxilergoa, erdi eta goi mailako prestakuntza zikloak, diseinu eta berrikuntza ingeniaritza eta ikastetxeko zein Lea Artibai Berrikuntza Guneko instalazioak ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri

TELP tailerrak Electra Vitoria kooperatiban

2011/02/17

TELP tailerretan parte hartu dutenek balorazio oso ona egin dute eta gustura eta eroso sentitu dira. Gainera, aurrera begirako pausuak emateko prest agertu dira eta antolatzaileen helburuak aurreikusitakoak baino hobeak izan dira.

Gehiago irakurri

Eko3r-k eta KUTXAk hitzarmena sinatu dute Gipuzkoa osora hedatzeko

2011/02/17

Debagoienean 21 makina jarri berri ditu Eko3r kooperatibak olioa batzeko eta birziklatzeko, eta Katalunian ere aurreneko makinak jarri ditu, Bartzelona inguruetan.

Gehiago irakurri

Fagor Taldeak Euskara Lanabesa Saria jaso du

2011/02/14

Bigarren urtez banatu dira Euskara Lanabesa sariak eta enpresek eta erakundeek egunero garatzen duten lanaren bost atal ezberdin nabarmendu nahi izan dituzte: ibilbide profesionala, hazkundea, berrikuntza eta euskara eta kultura lan –eta enpresa– munduan nola bultzatu duten.

Gehiago irakurri

KIDEren 30. urteurrena

2011/02/14

Aurten bete da Kide kooperatiba sortu zeneko 30. urteurrena. Hori dela eta, liburu dotore bat argitaratu dute ibilbide horren nondik norakoak kontatzeko.

Gehiago irakurri

Euskadiko Kutxak "Euskal ekonomia - 2011rako aurreikuspenak" aurkeztu ditu

2010/12/30

Euskadiko Kutxak abenduaren 17an egin zuen Bilbon "Euskal ekonomia- 2011rako aurreikuspenak" txostenaren aurkezpena. Aldagai makroekonomiko nagusientzako aurreikuspenak honako hauek dira:

Gehiago irakurri

Eguraldia
Larunbata 20 Min: 16
Max: 27
Igandea 21 Min: 18
Max: 27
Astelehena 22 Min: 15
Max: 37
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak