TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak

Txiletik Mondragon Unibertsitatera, Lehen Hezkuntza aztertzeko

2011/05/12

Lau irakasle dira, Txilekoak, eta bi unibertsitateren izenean etorri dira gurera: Playa Anchako Unibertsitatea, Valparaison, eta Arturo Prat Unibertsitatea, Iquiquen.

Gehiago irakurri

Etxebizitzen berritze integralerako zerbitzua, Euskadiko Kutxaren eskutik

2011/05/11

Eraikinak berritzea eta eraikuntza berriko prestazioez hornitzea du helburu zerbitzuak, betiere iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta inbertsioaren errentagarritasun ekonomikoa kontuan hartuta.

Gehiago irakurri

Akordioa Lagun Aro Aseguruak eta Gipuzkoako Aseguruen Bitartekarien Elkargoaren artean

2011/05/10

Horri esker, Lagun Aro Aseguruek Elkargoaren online plataforman publizitatea eta babesletze jarri ahal izango dute eta, horrekin batera, bertako atal pribatura, lan-poltsara, albisteetara, ebentuetara... sarbidea izango dute.

Gehiago irakurri

Policlínica Gipuzkoa eta MONDRAGON Health-en arteko akordioa, ikerketa eta osasun arloko formazioa sustatzeko

2011/05/10

Kolaborazio hitzarmena sinatu dute osasun prestazioa hobetzeko zerbitzu berri eta berritzaileak sortzeko eta Mondragon Unibertsitatearen bidez profesionalak formatzeko, gaixo eta profesinoalen behar konkretuei erantzuna emanez.

Gehiago irakurri

2.000 euroko saria emango dio MUk euskarazko ikasturte amaierako proiekturik onenari

2011/05/09

Sari honen xedea unibertsitateko ikasleen artean eta korporazioko enpresetan, hizkuntza honetan egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da. Izan ere, Mondragon Unibertsitateko ikasleen ahozko hizkuntza eta ikasketetakoa euskara den arren, urtean aurkezten diren ikasturte bukaerako 300 proiektuen % 25 bakarrik idazten dira euskaraz, eta gainerako guztiak gazteleraz idazten dira.

Gehiago irakurri

Maierrek Maier Technology Centre teknologia-zentro berria inauguratu du

2011/05/01

Maierrek, automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektoreetarako osagaien eta azpimultzoen fabrikatzaileak, Ajangizgo Arabieta Industrialdean dagoen Maier Technology Centre bere teknologia-zentro berria inauguratu zuen joan den martxoaren 31n. Espazio berri horrek 5.600 mertro koadro ditu eta Maierreko 115 ikertzaile eta ingeniarirentzat izango da. Eraikinean aipatzekoa da horrek duen kristalezko aurrealdea, Maierren produktu izarra den auto-saretak irudikatzen dituzten xaflekin dekoratua dago.

Gehiago irakurri

Titanioak aeronautika sektorean duen erabilerari buruzko jardunaldia Garaian

2011/04/13

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, bihar, apirilak 14, aeronautika sektoreko Titanioaren Mekanizazioari Buruzko Jardunaldi bat egingo du Garaia Berrikuntza Gunean (Arrasate), eta nazioarteko dozena bat aditu ariko dira, horien artean Airbus St-Eloi-ko (Frantzia) fabrikazio prozesuetako I+G zuzendaria, David Gaudillere.

Gehiago irakurri

IMQk eta MONDRAGON Healthek hitzarmena izenpetu dute osasunaren eta zerbitzu sanitarioen arloan ikerketa bultzatzeko

2011/04/12

IMQ Taldeak eta MONDRAGON Healthek lankidetza hitzarmena izenpetu dute, sektore sanitarioan aplikatzeko zientziaren eta teknologiaren eremuan, I+G+b sustatzeko, prozesuetan eta zerbitzuetan ikerketa proiektuak eta berrikuntza programak eginez.

Gehiago irakurri

Altsasuko kooperatiba ezagutuz

2011/04/07

Altsasuko kooperatiba 2010eko maiatzean sortu zen. Aurretik, toki berean Isphording Hispania SA izeneko enpresa kokatu zen baina, krisiaren eraginez, konkurtso legean sartu zen, eta egoera gero eta jasangaitzagoa bihurtu zen bertan zeuden 90-100 langileentzat. Hain justu, langileek bultzatuta aldaketa sakona gertatu da, erabatekoa, eta gaur egun Copreciren filiala da.

Gehiago irakurri

Orona IDeO – Innovation city

2011/04/05

Berrikuntzara bideratutako proiektu batek berritzailea behar du izan. Orona IDeO – innovation city Berrikuntza Ekosistema hainbat jarduera sinergiko bateratzeko espazioa da, eta eraikinen iraunkortasunari eta energia-kudeaketari dagokienez, aitzindariak diren teknologiak aplikatuko diren laborategia. Proiektuaren helburua da berrikuntzako eta iraunkortasuneko erreferentzia izatea, bai bertan garatutako jarduerei dagokienez, eta bai Teknologia Parkearen osotasunaren hiri-diseinuari, arkitekturari eta paisaiaren ingurumen-balioari dagokienez.

Gehiago irakurri

Harrera bikaina izan du Lotus Range Extender eko-motorrak, Genevan

2011/04/04

Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek elkarrekin garatu duten Lotus Range Extender eko-motorraren lehenengo prototipoa aurkeztu zuten Genevako Motor Show azokaren azken edizioan, martxoaren 3tik 10era.

Gehiago irakurri

Maierrek Maier Technology Centre teknologia-zentro berria inauguratu du

2011/03/31

Maierrek, automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektoreetarako osagaien eta azpimultzoen fabrikatzaileak, Ajangizgo Arabieta Industrialdean dagoen Maier Technology Centre bere teknologia-zentro berria inauguratu du gaur.

Gehiago irakurri

Martxoaren 19an abiatu zuen MUko Enpresagintzako Fakultateak kultur ekimen berria eta irekia

2011/03/29

No more boring Fridays (ostiral aspergarri gehiagorik ez). Hau da Mondragon Unibertsitateko enpresa Zientzien Fakultateko azken apustuaren goiburua. ekimen honek, ikasleen eskutik, saio kulturalak prestatu nahi ditu ostiral gauetan unibertsitate esparruaren barruan. Jarduera kulturalak dira, kontzertuak, bakarrizketak, antzerkiak edo hitzaldiak, zenbait ostiraletan, 20:30etik 22:30era gutxi gorabehera, eta doan.

Gehiago irakurri

Berrikuntzari buruzko jardunaldia Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

2011/03/29

Urtarrilaren bukaeran, berrikuntzari buruzko jardunaldia ospatu zen Markina-Xemeinen zabaldu berri den Lea-Artibai Berrikuntza Gunea gune teknologikoan, “Nola bultzatu agentzietatik dibertsifikazioa enpresetan” lelopean. Arlo honetan agentzia eta eragile desberdinak ematen duten zerbitzuari buruzko esperientziak elkarbanatzea izan zen jardunaldiaren helburua.

Gehiago irakurri

First Lego League-eko entrenatzailerik onenak, Idoia Armendariz eta Edorta Arana

2011/03/29

Txapelketako talderik gazteenetakoa izan da Leintz Gatzagako Prototype eta Euskadiko txapelketako kanporaketan aurrera egin ondoren, Espainiakoan ez zuten onenen artean egoterik izan. Hala ere, esperientzia bikaina izan da gatzagarrentzat eta, Idoia Armendariz Fagor Etxetresna Elektrikoetako bazkideak eta Edorta Arana EHUko irakasleak entrenatzaile onenen saria eskuratu dute.

Gehiago irakurri

Industria sailak eta MONDRAGON taldeak bost jarduera-arlotan sinatu zuten hitzarmenaren emaitzak baloratu dituzte

2011/03/25

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Mondragon Korporazioak osoko bilkura egin zuten martxoaren 24an Mondragoneko egoitzan, bi erakundeek 2010-2013 aldirako izenpetu zuten Lankide Hitzarmeneko jarduera arloen jarraipena egiteko.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Korporazioak bat egin du Metaposta sistemarekin

2011/03/09

Euskadiko Kutxa, Lagun Aro Aseguruak eta Eroski Interneteko kutxa gotorra eta postontzia den Metaposta proiektu berritzailearen alde agertu dira.

Gehiago irakurri

Beste lau urterako MUko errektore izendatu dute Iosu Zabala

2011/03/08

Zabala 2006tik da MUko errektore. Erabakia hartzerakoan, "egungo Plan Estrategikoaren proiektu garrantzitsuak abian jarri eta garatzerakoan errektoreak izandako jokaera" nabarmendu du MUko Errektore Kontseiluak. Baita "taldeei eta proiektuei adorea eta bultzada emateko izan duen gaitasuna".

Gehiago irakurri

Huhezinema 2011: izena emateko epea martxoaren 25era arte

2011/03/08

Huhezinema euskal film laburren 4. jaialdian parte hartzeko deialdia irekita dago: martxoaren 25ean bukatzen da lanak bidaltzeko epea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatekoek antolatzen dute jaialdi hau.

Gehiago irakurri

Lea Artibai Ikastetxea, pausuz pausu unibertsitate eskaintza sendotzen

2011/03/08

Alex Arrillaga (Amoroto, 1979) Lea Artibai Ikastetxeko irakasle eta ikerlaria Doktore izendatu berri dute London Metropolitan Unibertsitatean, zazpi urteko lan mardul eta sendoaren ondoren. Modelling Vulcanization and Rheological Processes during Injection Moulding of Rubber Mixes using CAE izenburupean, kautxuaren injekzio prozesuaren simulazioan oinarritutako lana egin du. Tesiak ekarpen handia egin dio Lea Artibai Ikastetxeari, bai teknologi berrien garapenaren eta transferentziaren ikuspegitik, eta baita arlo akademikoan ikastetxeak unibertsitate eskaintza sendotu duelako ere.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 23 Min: 19
Max: 40
Asteazkena 24 Min: 17
Max: 38
Osteguna 25 Min: 19
Max: 37
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak