Kooperatibak

Mondragon Unibertsitatea

Kontsumitzaileekin hegaluzea dastatzeko saioak egingo dituzte Basque Culinary Center eta Eroskik

2011/07/20

'Cocinando nuestros sabores' edo 'Gure zaporeak kozinatzen' izeneko programa martxan jarri dute Basque Culinary Center eta Eroskik, tokiko produktuak sustatzeko. Ekimen hau bi erakundeek duela gutxi sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitzetako bat da. Eroskik bere saltokietako batzuetan jarduerak burutuko ditu, eta leku ugaritan hainbat ekitaldi antolatu, hala nola Pasaiako Portuan eta Donostialdeko hornitzaileen ekoizpen-zentroetan.

Gehiago irakurri

Jesus Mari Herrasti: "Gerora begira, erabili beharreko metodoa da karbono-aztarnarena"

2011/07/13

Uztailaren 1ean karbono-aztarnaren gaineko lehen jardunaldia antolatu zuen Aliatec-ek Garaia Berrikuntza Gunean. Jardunaldia bukatzeko bertan parte hartutako adituekin mahai-ingurua egin zen eta Jesus Mari Herrasti Garaia Berrikuntza Guneko lehendakaria aritu zen moderatzaile lanetan.

Gehiago irakurri

LEINN: Ekintzaileen unibertsitatea

2011/07/08

Mondragon Unibertsitateak 2008an martxan jarritako Gradua da LEINN, Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra. Ikaskuntza metodoa Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egiten ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Enpresa errealak sortzea sustatzen du eta, gradua martxan jarri zenetik, zortzi enpresa-proiektu sortu dira.

Gehiago irakurri

Rafael Cristóbal: "Umeak ez du hitz egiten, baina adierazi egiten du; bidaltzen dituen seinale horiek igarri eta interpretatu behar ditugu"

2011/06/08

'El niño en la mirada del conocimiento. Una pedagogía de la confianza' izeneko liburua argitaratu berri du Rafal Cristóbal psikiatra, mediku eta irakasleak. 30 urte baino gehiagoz egin duen lana biltzen du liburuak. Urte hauetan Huhezin (Mondragon Unibertsitatea) jardun du Umearen Psikologia Ebolutiboko irakasle lanetan, baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak Lehen Hiztegia berrargitaratu du, haurrak eta nerabeak gogoan

2011/06/03

Hogei urte igarota Lehen Hiztegia aurrenekoz kaleratu zenetik, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hiztegiaren 3. edizioa atera du, Vox eta Anaya-Haritza argitaletxeekin batera.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko 150 ikasle bildu dira ekintzailetza bultzatzeko Ekiten topaketan

2011/05/24

Ikasleen artean ekintzaile espiritua sustatu eta bultzatzea izan du helburu V. Ekiten topaketak. Jardunaldiak hurreratu egin du enpresen mundua ikasleengana, espiritu ekintzailea sustatuz, eta sormena eta ekimenak bilatzea indartuz. Topaketan Eneko Knörr, Ideatecaren fundatzaileak hartu du parte.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak eta Eiken clusterrak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

2011/05/18

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak (Eiken), berau Euskadiko ikus-entzunezkoen enpresa nagusiek osatua, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten maiatzaren 10ean, Eskoriatzan.

Gehiago irakurri

Unibertsitatea eta enpresa batuko dituen proiektu aitzindaria Aretxabaletan

2011/05/16

Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak eraikin berria estreinatuko dute Aretxabaletan 2012an. Bertan integratuko dituzte bi enpresek komunikazio, formazio eta berrikuntza egitasmoak, Europa mailan aitzindari eta berritzaile den proiektu batean. Campusean 100 profesionaletik gora bilduko ditu proiektuak.

Gehiago irakurri

Txiletik Mondragon Unibertsitatera, Lehen Hezkuntza aztertzeko

2011/05/12

Lau irakasle dira, Txilekoak, eta bi unibertsitateren izenean etorri dira gurera: Playa Anchako Unibertsitatea, Valparaison, eta Arturo Prat Unibertsitatea, Iquiquen.

Gehiago irakurri

Policlínica Gipuzkoa eta MONDRAGON Health-en arteko akordioa, ikerketa eta osasun arloko formazioa sustatzeko

2011/05/10

Kolaborazio hitzarmena sinatu dute osasun prestazioa hobetzeko zerbitzu berri eta berritzaileak sortzeko eta Mondragon Unibertsitatearen bidez profesionalak formatzeko, gaixo eta profesinoalen behar konkretuei erantzuna emanez.

Gehiago irakurri

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Helbidea
Loramendi, 4; Apartado 2320500Arrasate/Mondragon
Telefonoa
+34 943 71 21 85
Web
http://www.mondragon.edu
Eguraldia
Asteartea 22 Min: 7
Max: 12
Asteazkena 23 Min: 9
Max: 17
Osteguna 24 Min: 10
Max: 17
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak