MONDRAGON Centro de Promoción
Fabrikazio gehigarriaren aukerak industriaren alorrean
2019/11/12
MONDRAGON Sustapen Zentroak, Loop aholkularitza-enpresarekin batera, ‘Fabrikazio gehigarriaren aukerak industriaren alorrean’ izeneko jardunaldia antolatu zuen azaroaren 6an.
Arrakastatsua izan da lehen inbertsio-foro industriala
2019/10/28
Keiretsu Forum-ek eta MONDRAGONek antolatuta, industriaren alorreko puntako startup-ak ezagutzea eta esparru honetako inbertsioei buruz hausnartzea izan da helburua.
Ikuskizun paregabea!
2019/09/16
Buesa Arena hunkitu egin zen larunbatean Humanity At Music ikuskizunarekin. Kukai, OSE, 450 ahots... eta 11.400 ikusletik gora. Erabateko arrakasta!
BIND 4.0 programaren laugarren edizioa martxan da
2019/09/03
Bigarren urtez, MONDRAGONek enpresa eragile moduan parte hartuko du eta Sustapen Zentro Korporatiboaren bitartez, bere osotasunean eskaini dezakeena aurkeztuko du eta taldeko kooperatibei eta entitate guztiei ikuspegi zabal eta korporatiboagoa eskainiko die.
MONDRAGONen 2019ko Kongresua
2019/07/03
Gaur MONDRAGON Korporazioaren 2019ko Kongresua egin da Donostian. Hitzordura guztira 650 konpromisario daude deituta, talde kooperatiboan integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko.
MONDRAGONek Startup Olé 2019 nazioarteko ekitaldi teknologikoan parte hartu du
2019/04/04
Salamancan elkartu dira 120 herrialdetako 30.000 bisitaritik gora.
‘H3 MONDRAGON, Lankidetzan ekin’ saio berria, Nafarroako kooperatibei zuzenduta
2019/02/26
MONDRAGON Sustapen Zentroak antolatuta, ‘H3 MONDRAGON, Lankidetzan ekin’ saioen helburua da barne-ekintzailetasuna, negozio berrien sustapena edota enpresen arteko lankidetzazko hainbat esperientzia kooperatibei aurkeztea eta gerturatzea. Oraingoan, CEINen izan da (Noain, Nafarroa), Nafarroako lurraldeko kooperatibei zuzenduta.
20 taldek hartuko dute parte microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEren lehen edizioan
2018/12/17
ULMA Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolanek antolatutako torneoa urtarrilaren 19an jokatuko da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean. Guztira, 320 ikasle arituko dira nor baino nor; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak.
First Lego Leaguek marka guztiak hautsiko ditu aurten
2018/12/13
Aurreko edizioetako marka guztiak hautsiko ditu aurten Innobasquek. Guztira, 44 eskola zein ikastetxetako 1.500 parte hartzaile izango ditu First Lego Leagueren hamargarren edizioak. Finala Gasteizko Europa Jauregian jokatuko da, otsailaren 16an.
MONDRAGONek letra eta musika jarri dizkio Esperientzia Kooperatiboari
2018/11/29
"Humanity at Music - Sinfonia Kooperatiboa" proiektua aurkeztu da, Esperientzia Kooperatiboaren gaineko liburua eta kooperatiben musika banda izango dena.