Kooperatibak

Mondragon Assembly

"Gipuzkoako Merkataritza-Ganberak emandako sariak gure dibertsifikazio estrategia sendotzen du"

2013/05/09

Arkaitz Mardarasek (Mondragon Assemblyko presidentea) jaso du gaur saria Donostian, Gipuzkoako Merkataritza-Ganberan izandako ekitaldian. Mondragon Assemblyren izenean Aretxabaletako kooperatibaren ordezkaritza zabala ordezkatu du Mardarasek. Bertan izan baitira, besteak beste, presidentea, zuzendari nagusia, Errektore Kontseiluko hiru kide, Kontseilu Sozialeko beste bat... "Gure kolektiboa ederto ordezkatuta egon da gaurko ekitaldian".

Gehiago irakurri

MUko Robotek taldeak Europako First Tech Challenge lehiaketan parte hartuko du

2013/03/14

Asteburu honetan jokatuko da Tarragonako Palau Firal de Congressos-en 2013ko First Tech Challenge txapelketaren Europako finala. Guztira 17 talde arituko dira lehian, jatorri ezberdinekoak: Alemania, Holanda, Errusia, Estatu espainiarreko bost talde, eta Euskal Herritik ordezkaritza bakarra abiatuko da, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Robotek taldea.

Gehiago irakurri

BBCkoak MONDRAGONen

2012/07/18

Uztailaren 17an BBCko ordezkari batzuk, Madrilen duten berriemailea, Tom Burridge, buru zutela Arrasatera gerturatu ziren MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko.

Gehiago irakurri

Fagor Taldeko bazkideek aurrerakinak doitzeko beste plan bat onartu dute

2012/05/23

Fagor Taldeko kide diren kooperatibetako bazkide gehienek (Etxetresna Elektrikoak, Elektronika, Arrasate, Industrial, Ederlan, Automation, Copreci eta Mondragon Assembly) aurrerakinak doitzeko norberaren Batzarrean aurkeztu den proposamena onartu dute. Batzar Nagusietan aurrerakinak Lagun-Aroko erreferentziaren %90ean kokatzeko erabakia erreferendum bidez hartu da; proposamena bazkideen %76k babestu du.

Gehiago irakurri

Mondragon Assemblyk bi kontratu berri lortu ditu, 11 milioi euro baino gehiagoko balioarekin

2012/05/09

Automatizazio eta robotikako soluzioetan diharduen Aretxabaletako Mondragon Assembly kooperatibak bi eskari lortu berri ditu, 11 milioi euro baino gehiagoko balioarekin. Asia Erdialdean lehena, eguzki panel edo moduluak egiteko; bigarrena, berriz, Lituanian, giltza eskura erako planta bat egiteko, baita ere aipatu sektore horretan, baina integrazio arkitektonikora zuzenduta.

Gehiago irakurri

Muntaketa automatikoaren sistemak

Helbidea
Pol.Ind.Bainetxe,Pab 5-A20550Aretxabaleta/Arechavaleta
Telefonoa
+34 943 71 20 80
Web
http://www.mondragon-assembly.com
Eguraldia
Osteguna 28 Min: 14
Max: 31
Ostirala 29 Min: 12
Max: 30
Larunbata 30 Min: 12
Max: 31
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak